Donostian ikusle ugari bildu zituzten lau filmeetatik, hiruk errepikatuko dute. Maiatzaren 9an emango zaio hasiera zikloari ‘El lado bueno de las cosas’ proposamen berriarekin. David O. Russell zuzendariaren komedia dramatiko honek Oscar sarietarako zortzi nominazio jaso zituen eta nahasmendu bipolarra eta…
Agifesen Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloa Eibarrera iritsiko da
Donostian ikusle ugari bildu zituzten lau filmeetatik, hiruk errepikatuko dute. Maiatzaren 9an emango zaio hasiera zikloari ‘El lado bueno de las cosas’ proposamen berriarekin. David O. Russell zuzendariaren komedia dramatiko honek Oscar sarietarako zortzi nominazio jaso zituen eta nahasmendu bipolarra eta obsesibo konpultsiboa lantzen ditu. Hurrengo saioan, 16an, fobia soziala eta beste nahasmendu batzuk lantzen dituen ‘Elling’ pelikula norvegiarra eskainiko da. Maiatzaren 23an Joe Wright-en ‘El Solista’ proiektatuko da. Pelikulak eskizofrenia duen biolontxelo-jotzaile baten bizitza kontatzen du, eta benetako istorio batean oinarritua dago. Zikloa ‘Shine’ film australiarrak itxiko du maiatzaren 30ean, eskizofrenia izan zuen David Helfgott pianista eta haur prodijioaren bizitzan oinarritutako istorioak.
Ikusleak, pelikularen ondoren, Carmen Clemente psikologoak gidatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango du. Gonbidapenak Coliseo zinemako leihatiletan eta Donostiako Agifeseko egoitzan jaso ahal izango dira, pelikula bakoitzaren proiekzioaren aurreko astean zehar, astelehenetik aurrera.Gehienez bi sarrera har ditzake pertsona bakoitzak, saio bakoitzeko.
