Ohiturak aldatzeak sufrimendua nola saihestu dezakeen azalduko du Azuabarrenak osteguneko hitzaldian. Izan ere, urteen poderioz pilatzen ditugun eta sufrimendua sorrarazten diguten frustrazioek “ezinegon emozionala eta nahasmendu psikikoak eragin ditzakete”. Egoera honen aurrean, denborarekin gorde ditugun “pentsamendu, konbentzionalismo eta sinesmen irrazionalak” eraldatzea beharrezkoa dela azpimarratuko du psikologoak. Azuabarrena baikor ageri da eta “aldaketa posible dela” defendatzen du, “era eraginkorragoan pentsatzen eta emozionalki indartsuago eta orekatuago izaten ikasi” daitekeelako.

 

Hitzaldi hau Agifesen Mintzatuz osatu sentsibilizazio kanpainaren baitan dago eta Hernaniko kultur etxean izango da, 18:30etik aurrera.