Sareen Sareak, Euskadiko ekimen sozialeko 3.500 erakundek osatzen duten sareak, hauteskunde autonomikoei begira, berdintasunezkoagoa eta barneratzaileagoa den gizarte-eredurantz aurrera egiteko 16 proposamen azaldu dizkie Euskadiko alderdi politikoei. Hemen dituzue  Euskadiko biztanleriaren ongizatearekiko interesa eta, bereziki, egoera ahulenean daudenekiko konpromezua isladatzen duten proprosamenen laburpena:

  1. Ezinbestekoa da egungo Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema mantentzea eta sendotzea.

  2. Zerbitzu publikoetara sarbide unibertsala eta berdintasunezkoa bermatzea modu eragingarrian, eta bereziki egoera ahulenean dauden pertsonena.

  3. Pertsona guztiek kalitatezkoa eta duina den enplegua izateko eskubidea bermatzea, eta arreta berezia jartzea lan-merkatura sartzeko zailtasun gehien dituzten pertsonengan.

  4. Gune soziosanitarioa garatzea.

  5. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren konfigurazioa osatzea, sistemaren harmonizazioan arreta berezia jarrita.

  6. Etxebizitza duina, egokia eta irisgarria eskuragarri izateko eskubide eragingarria bermatzea.

  7. Hezkuntzarako eskubidea bermatzea, behar bereziak dituzten pertsonen barneratzea benetakoa eta eragingarria izan dadin beharrezko baliabideak eta laguntzak bideratuta.

  8. Bizitza-luzeraren inguruko estereotipo negatiboak baztertzen dituzten zahartze aktiboko politiken aldeko apustua egitea.

  9. Familiako kontziliazioko politiken aldeko apustua.

  10. Irisgarritasun unibertsaleko estrategiarekiko konpromisoa.

  11. Pertsonen ongizatearekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin lotutako irizpideak lehenestea ekonomian.

  12. Herritarren ongizate soziala bermatzen duten politiketan, edozein murrizketa ekiditea eta, bereziki, desabantaila egoerak bizi dituzten pertsonengan eragina dutenetan.

  13. Aniztasuna kudeatzeko eta elkarbizitza bultzatzeko politikak garatzea, gizarteratzea eta integrazioa errazte aldera.

  14. Nazioarteko lankidetzako politika sendotuta eta koordinatuta dagoen eta egonkorra den politika publiko gisa onartzea.

  15. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko Legea garatzea eta hedatzea.

  16. Hirugarren Sektore Sozialarekin kontzertazio sozialeko testuinguru juridiko berezia onartzea erantzukizun publikoko zerbitzuak eskaintzeko.

Proposamenak kontsultatu