Prestakuntza Maider Gorostidi psikologoak eskainiko du eta hamabost egunean behin egingo da. Helburua buru gaixotasuna duten pertsonen senitartekoei informazioa eta formakuntza eskaintzea izango da. Horrela, elkarteko senideek laguntza-taldeetan parte hartu aurretik prestakuntza jaso ahalko dute.

Tailerra martxoaren 15ean, apirilaren 12an eta 16an, eta maiatzaren 10ean eta 24an izango da, 16.00etan. Interesa baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin egoitzara deituz.