‘Mintzatuz osatu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizarte-babesa sustatzea. Maiatzaren 9an hasi zen zineforum zikloak azkeneko saioa izango du hilaren 30ean, Eibarko Coliseo zinemako 1. aretoan, 19.30ean. Sarrera doan da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan bertan edo Agifesek Donostian duen egoitzan.

 

David O. Russell zuzendariaren ‘El lado bueno de las cosas‘  komedia dramatikoak, Oscars sarietarako zortzi nominazio jaso zituenak, eman zion hasiera ekimenari. Joan den maiatzaren 16an fobia soziala eta beste buru nahasmendu batzuk lantzen dituen ‘Elling’ komedia norvegiarra ikusi zuten Coliseo antzokira bertaratu zirenek. Datorren 23ko proiekzioaren ostean, ‘Shine’ film australiarrak itxiko du maiatzaren 30ean zineforum zikloa, eskizofrenia izan zuen David Helfgott pianista eta haur prodijioaren bizitzan oinarritutako istorioak, hain zuzen.