Mintzatuz osatu‘ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizarte-babesa sustatzea. Maiatzaren 9an hasi zen zineforum zikloak beste bi saio izango ditu hilaren 23an eta 30ean, Eibarko Coliseo zinemako 1. aretoan, 19.30ean. Sarrera doan da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan bertan edo Agifesek Donostian duen egoitzan.

 

David O. Russell zuzendariaren ‘El lado bueno de las cosas‘  komedia dramatikoak, Oscars sarietarako zortzi nominazio jaso zituenak, eman zion hasiera ekimenari. Lehen saioan bi buru nahasmendu aztertu ziren: bipolarra eta obsesibo-konpultsiboa. Hilaren 16ko proiekzioaren ondoren, maiatzaren 23an, Joe Wright-en ‘El Solista’ eskainiko da. Pelikula horrek eskizofrenia duen biolontxelo-jotzaile baten bizitza kontatzen du, eta benetako istorio batean oinarritua dago. Zikloa ‘Shine’ film australiarrak itxiko du maiatzaren 30ean, eskizofrenia izan zuen David Helfgott pianista eta haur prodijioaren bizitzan oinarritutako istorioak, hain zuzen.