Agifesek landutako buru osasunaren aldeko ‘Mintzatuz osatu‘ kanpainak lehen saria eskuratu du Albert Jovell Sarien II. Foroan, sentsibilizazio edota prebentzio ekimen onenaren kategorian.

 

Epaimahaiaren esanetan, “sentsibilizazio kanpaina berritzailea” aurkeztu du Agifesek. Ekimen honek “buruko osasun arazoak partekatzearen garrantzia azpimarratzen du, sare sozialetan eragin handia duten jardueren bidez”. Gizartearengana nahiz buru gaixotasuna duten pertsonengana zuzentzen den kanpainak “aurrerapausoa eman du buruko osasun arazoen ikuspegia normalitzatzearen alde; eta ikuspuntu baikorrari heltzen dio, kulparik egotzi gabe”. Hitzaldiak, zinema zikloak, lasterketa solidarioak, lehiaketak eta Kazetaritza eta Buru Osasuna sariak dira kanpainaren oinarri.

 

Guztira, 97 hautagai izan dira, osasunaren arloko pazienteen elkarte, GKE eta fundazioak. Bigarren eta hirugarren sarituak izan dira, hurrenez hurren, Espainiako gaixotasun arraroen elkartea, FEDER, eta ihesa duten pertsonen SARE elkartea.

Albert Jovell Sarietara 264 proiektu aurkeztu dituzte 2016an, eta osasun alorreko 34 adituk ebaluatu dituzte. Jovell doktoreak defendatzen zituen balioekin bat datozen proiektu berritzaile eta gizatiarrak hartzen ditu aintzat ekimen honek.

Albert Jovell Foroa espainiar Estatuko plataforma da, eta osasunaren arloan diharduten kolektibo ezberdinen artean ezagutzak elkarbanatzea du helburu. Profesional eta erakunde askoren lana ikusarazteko espazioa da.