‘Mintzatuz osatu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizarte-babesa sustatzea. Maiatzaren 9an hasi zen zineforum zikloak azkeneko saioa izango du hilaren 30ean, Eibarko Coliseo antzokiko 1. aretoan, 19.30ean. Sarrera doan da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan bertan edo Agifesek Donostian duen egoitzan. Gehienez bi sarrera eskatu ahal izango dira pertsonako.

 

David O. Russell zuzendariaren ‘El lado bueno de las cosas‘  komedia dramatikoak eman zion hasiera ekimenari. Maiatzaren 16an, fobia soziala eta bestelako nahasmenduak aztertzen dituen ‘Elling’ komedia norvegiarra proiektatu zen, eta 23an eskizofrenia eta estigma soziala lantzen duen ‘El solista’ ikusi zuten bertaratuek.