Agifes elkartea urriaren 10ean egingo den Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunera batuko da. Antolatu diren ekitaldien artean, film laburren zikloa eskainiko da datorren astelehenean 18:30ean Donostiako Aquariumean. Proeiktatuko diren laburmetraiak Asaenesen Buru Osasuna eta Film Laburren Jaialdian parte hartu zuten eta sarrera doakoa izango da. Lanak ikusi ondoren, elkartearen psikologo batek film laburren inguruko eztabaida zuzenduko du.

 

Ziklo hau Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu den programaren barne sartzen da. “Zu bezalakoa naiz oraindik ez badakizu ere” lelopean, estatuko 300 elkarte ospakizunera batuko dira ekimen ugari burutuz. Agifesek ere aldarrikapen eta festa egun berezi honetan parte hartuko du, Eibarren eta Donostian burutuko dituen hainbat ekitaldiren bitartez. Goizean Eibarko errehabilitazio psikosozialerako zentroan bisita gidatua egingo da, eta arratsaldean Donostiako Aquariumera mugituko gara zinema saioaz gozatzera.