Berriak eta agenda
Azkoitian buruko osasun arazoak dituzten pertsonentzako elkar laguntzako taldea sortzeko ekimena aurkeztuko dute
Hitzaldia martxoaren 24an izango da, 19:00etan Azkoitiko Elkargunean (Oteiza aretoa).
Gehiago irakurri
Osasun arreta hobetzeko xedearekin 1300 aditu bilduko dituen Arreta Integratuaren Nazioarteko Kongresuaren antolaketan parte hartuko du Agifesek
Arreta Integratuaren 19. Nazioarteko Kongresuak 1300 ikertzaile eta profesional bilduko ditu Donostian, osasun sistemak eskaintzen duen asistentziaren kalitatea hobetzeko xedearekin. IFIC (International Foundation for Integrated Care), Osakidetza, Bioef (Fundación Vasca de Innovación e Investigación Sanitaria), Eusko Jaurlaritza, Donostiako Udala eta…
Agifesek Arreta Osoko Nazioarteko Kongresuaren antolaketan parte hartu du
Topaketa apirilaren 1etik 3ra burutuko da Donostian eta hitzaldiak ingelesez izango dira, eremu soziosanitarioko mundu osoko ikertzaileek eta langileek hartuko baitute parte. ‘Elkarrekin aldaketaren kulturan: Pertsonak ardatz dituzten zerbitzu osoak ebaluatzen eta ezartzen’ izenburupean, Kursaal jauregiak honako gaiak jorratuko dituzten…
Agifeseko profesionalek eta Lehen Pertsonan Batzordeko kideek buru osasunaren inguruko hitzaldiak eman dituzte egunotan
Easo Politeknikoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuko ikasleek Agifes elkarteko profesionalen eta kideen bisita jaso dute aste honetan buru osasunaren, suizidioaren eta elkartearen zerbitzuen inguruan hitz egiteko. Agifeseko gizarte langile Verónica Pazos ikastetxean egon da sufrimendu psikikoari eta honen kausei buruzko…
Agifesek buru nahasmendua duten pertsonen senideentzako jarraibideak eskainiko ditu Donostian
Marketinean aditu, irakasle eta nahasmendu bipolarrean diagnostikoa duen Carlos Mañas idazlea senideek estigmari aurre egiteko egiten duten esfortzuaz mintzatuko da otsailaren 4an, astelehenean, Donostian. Saioa 19:00etan izango da, Koldo Mitxelena kulturgunean. Hasteko, Mañasek estigmari eta aurreiritziei aurreko egiteko jarraibideak eskainiko…
Depresionaren inguruko sentsibilizazio kanpaina berria
Sentsibilizazio ekintza berria jarri du abian Agifesek, depresiona duten pertsonei laguntzeko asmoz. Elkarteak kartelak jarri ditu Donostiako markesinetan, eta ekimena sare sozialen bidez ere zabaltzen ari da.
Gabonetako Festa Ibiltzen Bentaberriko zentroan
Urtero bezala, San Tomas egunak aitzakia paregabea eman digu urteari agur esateko. Gaur goizean, Ibiltzen Bentaberriko zentroan, Agifeseko langileak eta bazkideak gure Gabonetako Festa tradizionala ospatzeko bildu gara. Txan Magoarekin barre egin dugu, gure abesbatzaren abestiez gozatu dugu eta Gabonetako…
Agifesek nerabeen buru osasun arazoak aztertuko ditu Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren azken saioan
Azaroaren 26an, astelehenean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren laugarren eta azken filma proiektatuko da Donostiako Principe zineman, 19:30ean. Nerabezaroko zailtasunak aztertzen ditu ‘Las ventajas de ser un marginado’ drama estatubatuarrak, baita protagonistaren buru nahasmendua, suizidioa, homofobia edo…
Agifeseko Lehen Pertsonan batzordeak aisialdirako jarduerak antolatzen ditu
Elkarteko hamar bat pertsonek osatzen duten eta buru osasunean esperientzia zuzena duten Agifeseko Lehen Pertsonan batzordeko kideak elkartu egiten dira maiz elkarteko kide guztiei irekita dauden aisialdi jarduerak burutzeko. Azaroko astelehenetan zerbait hartzeko eta Principe zine-aretoetan burutu den Zinema eta Buru Osasuna…
Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloak depresioaren ondorio laboralak aztertuko ditu ‘Dos días, una noche’ filmaren bitartez
Azaroaren 19an, astelehenean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren hirugarren filma proiektatuko da Donostiako Principe zineman, 19:30ean. Marion Cotillard aktorea protagonista duen ‘Dos días, una noche’ europar drama saritua proiektatuko da. Filmak depresioaren gaia aztertzen du, nahasmendu honek…
Buru osasun arazoak etxetik lantzeko gakoak eskaintzeko hitzaldia antolatu du Agifesek
Gizarte langile eta Salut Mental Catalunya Fundazioko zuzendari tekniko Cristina Paez Cotek buru osasun arazoa duten pertsonen osatzea hobetzeko gakoak eskainiko ditu datorren azaroaren 21ean Donostian. Era berean, Paez Cotek buru nahasmendua duten pertsonenganako ikuspegi berria proposatzen duen ‘Alas de…
Buru nahasmendua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gakoak eskainiko ditu Agifesek Irunen
Agifeseko gizarte-langile Veronica Pazosek buru nahasmendua duten pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzearen inguruan arituko da azaroaren 15ean, ostegunean, Irunen. Saioa 18:30ean, Alde Zaharra – San Juan Auzo Elkartean, izango da. Hasteko, Pazosek buru nahasmenduaren eta bizi-kalitateaz ulertzen dugunaren inguruan…
Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum ziklo berria eskainiko du Donostian
Buruko osasun arazoak dituzten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, Agifesek, Zinema eta Buru Osasuna zineforuma eskainiko du laugarren urtez jarraian Donostian. Azaroko astelehenero izango da, 19:30ean SADE taldeko Príncipe zinemetan. Agifesek ekimen honen bi edizio antolatzen ditu urtero, jende ugari…
Depresioa ikusarazteko eta estigmari aurre egiteko apustua egingo du Agifesek
Milaka eta milaka gipuzkoarrek sufritzen duten depresioa ikusaraztea eta estigmari aurre egitea da Agifesen, buruko osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartearen, helburua. Eta xede horrekin aurkeztu dituzte gaur, Donostiako Udalean, bihar eta etzi burutuko diren ‘Depresioa eta estigma’…
Agifesek jardunaldiak eta argazkilaritza erakusketa antolatu ditu depresioaren estigmaren inguruan kontzientziatzeko
Agifesek jardunaldiak eta argazkilaritza erakusketa antolatu ditu Donostian, depresioaren estigmaren inguruan kontzientziatzeko. ‘Depresioa eta Estigma’ jardunaldiak Donostiako udaletxean burutuko dira datorren asteartean eta asteazkenean, urriak 23 eta 24, 18:00etatik 20:30era, eta lehen mailako hizlariek hartuko dute hitza. Bestalde, ‘Ispiluaren beste…
Gazteen eta haurren buru osasun arazoak artatzeko politikak eta baliabideak eskatu ditu Fedeafesek
Buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak (Fedeafes) “gazteen eta haurren buru osasun arazoak artatzeko baliabide gehiago” eta arazo honi aurre egiteko politikak indarrean jartzea eskatu du gaur, Donostiako Udalan egindako ekitaldi batean. ‘Hezkuntza inklusiboa, buru osasun positiboa’…
Agifesek bertso saioa antolatu du Andoainen Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira
Agifesek, buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, bertso saioa antolatu du Andoainen urtero urriaren 10an ospatzen den Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Buru Osasunaren Aldeko II. Bertso Saioa nazioarteko ospakizunaren hurrengo egunean izango da, urriaren 11n, 20:00etan,…
Aldizkariaren ale berria prest duzue!
Aldizkariaren ale berriak Agifeseko Lehen Pertsonan Batzordea aurkezten digu eta taldeko kide bati egindako elkarrizketa eskaintzen digu. Aurten poztasun handia sortu diguten hainbat albiste gogoratzen ditugu ere: Eusko Jaurlaritzak Agifes interes-sozialeko elkarte izendatu izana, Miradas Sarietan finalista sailkatzea eta Lur…
Nerea Zubiaur: «Buru nahasmenduaren eta ongizatearen arteko muga aldakorra da»
Agifeseko psikologo Nerea Zubiaurrek buru osasunaren garrantziaren inguruan aritu zen eta ondoez psikikoa identifikatzeko gakoak eskaini zituen apirilaren 16an Urretxun emandako hitzaldian. ‘Eta zure buru osasuna? Zaindu ezazu’ izenburupean, psikologoak osasunaren ikuspuntu integrala defendatu zuen, alderdi fisikoa, mentala eta soziala kontuan hartuz. Era berean, Zubiaurrek ondoez emozionala hautemateko eta laguntza eskatzeko…
Agifesek buru osasunaren inguruko VII. Kontakizun Laburren Lehiaketa antolatu du
Agifesek ‘Burua Aske’ VII. Kontakizun Laburren Lehiaketa jarri du martxan. Ekimen horrek buru osasunarekin erlazionatutako istorioak biltzea du helburu, baita gaia ikuspuntu baikorretik erakustea nahiz buru gaixotasuna duten pertsonei eragiten dieten mito eta aurreiritziak gainditzen laguntzea ere. ‘Berdingabea zara’ sentsibilizazio…
Euskal Gobernu Kontseiluak Agifes gizarte-intereseko elkarte izendatu du
Gaur egun garrantzitsua da gure alkarterako, eta gure esker ona eta poza adierazi nahi diegu Agifeseko familia osatzen duten erabiltzaileei, senideei eta langileei, nahiz erakundeei. Euskal Gobernu Kontseiluak Agifes gizarte-intereseko elkarte izendatu du “gizarte ekintzen bitartez Euskadiko gizarte zerbitzuen garapenaren…
Denok gara gizartearen parte eta denok laguntzen dugu
Plazerra izan da Eibarren Estatuko Buru Osasunaren Aldeko Konfederazioak bultzatutako eta La Rueda konpainiak garatutako ‘Todos contamos, todos actuamos’ antzezlana ikusi izana. Ekainaren 21eko emanaldian ikuskizun apartaz gozatu genuen, eta ikusleek interes handiz jarraitu zuten antzezlana, parte-hartze eredugarriarekin. Izan ere,…
Geure buru osasunari buruzko zazpigarren argazki lehiaketa martxan da!
Agifesek ‘Buru Osasuna Fokatu’ VII. Argazki Lehiaketa’ antolatu du, buru osasunaren eta buru nahasmendua duten pertsonen ikuspegi baikor eta berriak sustatzeko helburuarekin. ‘Berdingabea zara’ sentsibilizazio kanpainaren barne dago lehiaketa. Egitasmo horrekin, buruko osasun arazoa duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatu nahi…
Buru gaixotasuna duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko antzezlana aurkeztuko da Eibarren
Ekainaren 21ean ‘Todos Contamos, Todos Actuamos: Integrando a las personas con problemas de salud mental’ antzezlana aurkeztuko da Eibarko Portalea kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. Salud Mental España konfederazioak bultzatutako eta ‘La Rueda’ konpainiak garatutako lana antzerki sozialean oinarritua dago eta…
Buru osasuneko instituzio batetik ihesaldia eta umorea, Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloaren azken filman
Maiatzaren 23an, asteazkena, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren azken filma proiektatuko da Bergarako Zabalotegi aretoan, 20:00etan. Iaz hogeita hamar bat sari jaso zituen italiar zinemako ‘Locas de alegría’ film arrakastatsuak itxiko du aurtengo zinema zikloa. Komedia honek…
Krisian dagoen gizon baten irudipenak Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloan
Maiatzaren 16an, asteazkenean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren hirugarren filma proiektatuko da Bergaran, 20:00etan Zabalotegi aretoan. Ken Loach zinemagile britainiarrak zuzenduriko ‘Buscando a Eric’ komediak protagonistaren krisia kontatzen du, bikote-harremanean dituen arazoen eta seme-alabekin dituen liskarren ondorioz…
Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloak nerabeen depresioa aztertuko du
Maiatzaren 9an, asteazkenean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren bigarren filma proiektatuko da Bergaran, 20:00etan Zabalotegi aretoan. Nerabeen depresioa aztertzen duen ‘Una historia casi divertida’ komedia estatubatuar original eta dibertigarrian 16 urteko Craig gaztetxoaren istorioa kontatzen da. Protagonistak…
Agifes, Miradas Sarietan finalista, buru nahasmenduen estigmaren aurka egindako lanarengatik
Agifes finalista izan da Manantial Fundazioak ematen duen Miradas Sarietan, ‘Berdingabea zara’ gizarte-sentsibilizazio kanpainari esker. Bi urtean behin banatutako saria hamargarren urtez banatu da eta nazioarteko berrogeita hamar erakunde ingururen proiektuak izan dira hautagai. Buru osasunaren arloan erakundeek, profesionalek, komunikabideek nahiz…
Lur Denok, Karabeleko, Ner Group eta Agifes ekonekazaritza sustatzeko eta pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko elkartu dira
Lur Denok barne hartzen duen Ner Group enpresa-elkarteak ere bat egin du lankidetzarekin, osasun mentaleko diagnostikoa duen pertsona batentzako lanpostua sortzeko konpromisoarekin eta etorkizunean kolektibo honentzako enplegu gehiago eskaintzeko xedearekin. Horrela, 2018an kolektiboarentzat gutxienez 2 lanpostu sortzeaz gain, kontsumo ekologikoa…
«Errekuperatzeko aukera badago, zergatik ez luzatu mezu baikorragoa buru nahasmendua dutenei, senideei eta gizarteari?»
Verónica Pazos Agifeseko gizartelangileak eta elkarrekiko laguntzaprogramaren eragile Mikel Merinok bizi-kalitatea hobetzeko gakoak eskaini zituzten Irunen pasa den otsailaren 28an. Hogeita hamar pertsona inguru batu zituen mahai-inguruan, hizlariek bizi-kalitatea zer den deskribatu zuten, Schalock eta Verdugo psikologoen sailkapenean oinarrituz, eta gaineratu zuten ahalik eta bizi-kalitate onena eta “normalizatuena” lortzeko bizitzako eremu…
