Elkarteko hamar bat pertsonek osatzen duten eta buru osasunean esperientzia zuzena duten Agifeseko Lehen Pertsonan batzordeko kideak elkartu egiten dira maiz elkarteko kide guztiei irekita dauden aisialdi jarduerak burutzeko. Azaroko astelehenetan zerbait hartzeko eta Principe zine-aretoetan burutu den Zinema eta Buru Osasuna…
Agifeseko Lehen Pertsonan batzordeak aisialdirako jarduerak antolatzen ditu
Elkarteko hamar bat pertsonek osatzen duten eta buru osasunean esperientzia zuzena duten Agifeseko Lehen Pertsonan batzordeko kideak elkartu egiten dira maiz elkarteko kide guztiei irekita dauden aisialdi jarduerak burutzeko.
Azaroko astelehenetan zerbait hartzeko eta Principe zine-aretoetan burutu den Zinema eta Buru Osasuna zineforum ziklora elkarrekin joateko geratu dira. Eta datorren larunbatean, azaroaren 23an, Ikertze Kultur Elkarteak antolaturiko film labur amateurren ‘Begiradak’ jaialdira joateko hitzordua finkatu dute, 19:00etan Principal Antzokian. Desgaitasuna duten pertsonen parte hartzea bultzatzen duen jaialdiak film labur irabazlea proiektatuko du larunbatean, San Juan de Dios ospitalean dagoen buru osasun arazoa duen pertsona bat protagonista duen laburmetraia, alegia.
Lehen Pertsonan batzordea 18:15ean bilduko da Bulebarreko Garagar tabernan proiekzioa baino lehen zerbait hartzeko. PFilm laburra ikusi ostean, Agifeseko kideak elkarrekin afaltzera joango dira. Interesa duten kideek email helbide honetara idatz dezakete: v.pazos@agifes.org edo Agifeseko egoitzara deitu: 943 47 43 37.
