Urtero bezala, San Tomas egunak aitzakia paregabea eman digu urteari agur esateko. Gaur goizean, Ibiltzen Bentaberriko zentroan, Agifeseko langileak eta bazkideak gure Gabonetako Festa tradizionala ospatzeko bildu gara. Txan Magoarekin barre egin dugu, gure abesbatzaren abestiez gozatu dugu eta Gabonetako eskulanen txapelketan garaile irten direnei sariak banatu dizkiegu. Oier Ugartek eta Álvaro Prietok lortu dute lehen saria, makilekin eta pinu baten itxuran sortutako eskultura ederrari esker. Azkenik, San Tomas egunean egin ohi den bezela, txistorra goxo-goxoa jan dugu. 

Zorionak eta Eguberri on guztioi!