Verónica Pazos, Agifeseko gizarte langilea, Onda Vasca irratiko Garagune saioan egon zen elkarteak buruko gaixotasuna duten pertsonei eta euren senideei eskiantzen dien zerbitzu eta programei buruz hizketan. Agifeseko erabiltzaileen artean eskizofrenia duen 45 urte inguruko gizona dela elkarteko profil ohikoena…
Onda Vasca irratiko Garagune saioak gure gizarte langile Verónica Pazos elkarrizketatu du
Verónica Pazos, Agifeseko gizarte langilea, Onda Vasca irratiko Garagune saioan egon zen elkarteak buruko gaixotasuna duten pertsonei eta euren senideei eskiantzen dien zerbitzu eta programei buruz hizketan.
Agifeseko erabiltzaileen artean eskizofrenia duen 45 urte inguruko gizona dela elkarteko profil ohikoena aipatu zuen Veronikak, nahiz eta nahasmendu bipolarra zein beste motako buru nahasmenduak dituzten pertsonak ere artatu. Elkarteko gizarte langileak nabarmendu zuen gertuko pertsonentzat zaila izanten dela diagnostikoa eta buru gaixotasunak sortutako egoera berria onartzea. Hori dela eta, Agifesek senidearekin lan egiten du onarpen prozesu horretan eta buruko gaitza duen pertsonarekin harreman osasuntsua izateko tresnak eta gaitasunak garatzen laguntzen dio ere.
Bestalde, Verónica Pazosek gizarteratzean eta laneratzean egiteke dagoen lana azpimarratu zuen, eta buruko gaixotasuna beste gaitza guztiak bezala ulertu beharko litzatekeela defendatu zuen, tabuak eta aurreiritziak baztertuz. Era berean, entzuleak elkartearen aisialdi programan parte hartzera animatu zituen boluntario gisa, baita diru-laguntzen bitartez parte hartzera ere. Azkenik, kolektiboaren gizarteratzea bermatzea eta bizi-kalitatea hobetzea guztion erantzunkizuna dela gogorarazi zuen, eta buruko osasun arazoa duten pertsonei buruzko mezu positiboa zabaldu nahi izan zuen, irudi negatibo eta estigmetatik urrun.
