Agifes elkarteko psikologo Pablo Mondragón esperientzia traumatikoez mintzatuko da datorren irailaren 14an, osteguna, Tolosan; eta bizipen horiek buru osasunean duten eragina jorratuko du. Hitzaldia kultur etxean izango da 18:30ean. Traumaren ezaugarriak azalduko ditu psikologoak eta esperientzia traumatiko ohikoenak jarriko ditu…
Traumak buru osasunean duen eraginari buruzko hitzaldia eskainiko du Agifesek Tolosan
Agifes elkarteko psikologo Pablo Mondragón esperientzia traumatikoez mintzatuko da datorren irailaren 14an, osteguna, Tolosan; eta bizipen horiek buru osasunean duten eragina jorratuko du. Hitzaldia kultur etxean izango da 18:30ean.
Traumaren ezaugarriak azalduko ditu psikologoak eta esperientzia traumatiko ohikoenak jarriko ditu mahai gainean. Bizipen horietako batzuek eragina dute osasun mentalean, eta patologia anitz sorrarazi ditzakete; esate baterako, estres-nahasmendu larria edo trauma egoeraren ondorengo estresak eragindako nahasmendua. Azkenik, traumatik babesten gaituzten faktoreak eta berau areagotzen dutenak ere aipatuko ditu.
