Agifeseko eta buru osasunarekin loturiko beste zentro eta elkarte batzuetako kideek bat egingo dute Gabonetako festa tradizionala ospatzeko, abenduaren 16an 11etan Donostiako Ibiltzen Bentaberri zentroan.

 

Gure elkarteko zentro eta zerbitzu ezberdinetako kideek Gabonetako kantak eta ikuskizunak eskainiko dituzte. Gainera, Gabonetako Postalen XII. Lehiaketan parte hartu duten lanak ikusgai izango dira zentroko hormetan, eta ekimen honetako irabazleak ezagutuko ditugu. Lehenengo saria eskuratzen duenak 100 euro jasoko ditu; bigarrenak 75 euro eta hirugarrenak 50 euro. Gainera, 20 euroko hiru accesit banatuko ditugu. Ikuskizunen ondoren, hamaiketako oparo batez gozatu ahal izango dugu, San Tomas egunean ohikoa den txistorra eta guzti. Anima zaitezte etortzera!