Nekane Azuabarrena Agifeseko psikologoak ‘Bizitza ez sufritzeko artea’ izenburudun hitzaldia eskainiko du maiatzaren 17an, Errenteriko Erregina aretoan, 18:30ean. eta eraldaketa pertsonala eta egonkortasun emozionala lortzeko jarraibideak emango ditu. Ohiturak aldatzeak sufrimendua nola saihestu dezakeen azalduko du Azuabarrenak asteazkeneko hitzaldian. Izan…
Agifesek indar eta oreka emozionalaren inguruko hitzaldia emango du Errenterian
Nekane Azuabarrena Agifeseko psikologoak ‘Bizitza ez sufritzeko artea’ izenburudun hitzaldia eskainiko du maiatzaren 17an, Errenteriko Erregina aretoan, 18:30ean. eta eraldaketa pertsonala eta egonkortasun emozionala lortzeko jarraibideak emango ditu.
Ohiturak aldatzeak sufrimendua nola saihestu dezakeen azalduko du Azuabarrenak asteazkeneko hitzaldian. Izan ere, urteen poderioz pilatzen ditugun eta sufrimendua sorrarazten diguten frustrazioek “ezinegon emozionala eta nahasmendu psikikoak eragin ditzakete”. Egoera honen aurrean, denborarekin gorde ditugun “pentsamendu, konbentzionalismo eta sinesmen irrazionalak” eraldatzea beharrezkoa dela azpimarratuko du psikologoak. Azuabarrena baikor ageri da eta “aldaketa posible dela” defendatzen du, “era eraginkorragoan pentsatzen eta emozionalki indartsuago eta orekatuago izaten ikasi” daitekeelako.
