Hementxe dituzue V. Buru Aske Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak! Beste behin ere, jasotako lanen kalitatearekin eta kantitatearekin txundituta gaude, eta parte-hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu bidalitako idazlan bikainengatik. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako 500 kontakizunetik gora irakurri ditugu, buru osasunaren inguruko ikuspegi…
Buru Aske kontakizun laburren lehiaketako 2016ko irabazleak
Hementxe dituzue V. Buru Aske Kontakizun Laburren Lehiaketako irabazleak! Beste behin ere, jasotako lanen kalitatearekin eta kantitatearekin txundituta gaude, eta parte-hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu bidalitako idazlan bikainengatik. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako 500 kontakizunetik gora irakurri ditugu, buru osasunaren inguruko ikuspegi anitzekin, eta gozatzeko nahiz ikasteko aukera paregabea izan dugu.
Hilabeteak behar izan ditugu lanak arretaz irakurri eta irabazleak hautatzeko. Kontakizunen kalitate altuak erabakia zaila jarri badigu ere, hemen dituzue aurtengo lehiaketako txapeldunak!
1 SARIA: Mireya Gómez Encinas – “La isla de Alicia” (400 euros + diploma)
2 SARIA: Maria José Ceruti Andrés – “Un día con Ali” (200 euros + diploma)
3 SARIA: Ainara Altuna Etxeberria – “En una tarde de noviembre” (100 euros + diploma)
EUSKARAZKO IDAZLAN ONENA: MariJoxe Azurtza Sorrondegi – “Zuloak” (100 euros + diploma)
Azken sari hori euskaraz idatzitako idazlanak sustatzeko asmoarekin sortu genuen, gure hizkuntzari bultzada emateko. Beraz, hiru idazlan irabazleen artean euskarazko idazkirik sailkatu ez denez, laugarren sari hori euskaraz idatzitako lan azpimarragarrienari eman diogu.
Saridunei, ZORIONAK! Eta mila esker partaide guztiei!
