Albert Jovell Sarien II. Foroan sentsibilizazio edota prebentzio ekimen onenaren kategorian eskuratutako golardoaren ondoren, Agifesek sari berria jaso du. La Barandilla kolektiboaren ‘Escaleras de la Dependencia’ saioak ‘Te lo mereces’ saria eman dio gipuzkoar elkarteko Sentsibilizazio Batzordeko arduradun María Gómez de Segurari. Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzeko ematen den saria da hau, urtero abenduaren 3an ospatzen den eguna. Aurten, Agifesen lana aintzat hartu dute, azaroaren 29an Madriden egindako sari-banaketan, “gizarteak buru osasun arazoak dituzten pertsonekiko ikuspegia kanpaina berritzaileen bitartez eraldatzeagatik”

Buru osasunaren esparruan, beste bi pertsona izan dira sarituak: Almeriako El Timón elkarteko presidente Cristina González Acién “buru gaixotasuna duten pertsonak kartzeletatik atera eta haien beharrei erantzuna emateko eraikitako zentroengatik”; eta Carmen Criado, Tú Decides Madrilgo elkartearen gerentearen emaztea, senideen laguntzak eta maitasunak duen garrantziaren adibide. 

Desgaitasunaren arloan egindako lanagatik José Ribagorda, Tele 5 kateko asteburuko albistegietako zuzendaria, Cesar Antón, Imserso-ko zuzendari nagusia, Salamankako Pyfano elkartea, Madrilgo Ciudadanoseko diputatu Alberto Reyero eta Asispa elkartea ere izan dira sarituak.