Cadena SER irrati kateko La Ventana irratsaioko Koro Telleche kazetariak Agifeseko gerente Ruth Encinas eta elkarrenganako laguntza programako arduradun Mikel Merino elkarrizketatu zituen pasa den urtarrilaren 31n antolaturiko Lanaren eta Buru Osasunaren inguruko jardunaldian. Kolektiboaren laneratze datu txarren aurrean, %85 langabezian…
Cadena SER irratia Buru Osasuna eta Lanari buruzko jardunaldietan egon zen
Cadena SER irrati kateko La Ventana irratsaioko Koro Telleche kazetariak Agifeseko gerente Ruth Encinas eta elkarrenganako laguntza programako arduradun Mikel Merino elkarrizketatu zituen pasa den urtarrilaren 31n antolaturiko Lanaren eta Buru Osasunaren inguruko jardunaldian.
Kolektiboaren laneratze datu txarren aurrean, %85 langabezian baitago, Ruth Encinasek datu hauek hobetzearen erronka defendatu zuen, insituzioen, gizartearen nahiz enpresen laguntzarekin. Izan ere, lanpostuan oraindik oso zaila egiten da buru osasun arazoa duzula aitortzea nagusi zein lankideekin.
Zentzu horretan, estigma izan zuen hizpide lehen Agifeseko erabiltzaile zen eta orain elkarrenganako laguntza programaz arduratzen den Mikel Merinok. Nahiz eta hasieran lankideei buru nahasmendua zuela ez esan, buru gaixotasunei buruz askatasunez hitz egitea aldarrikatzen du Merinok, baita kolektibo honek lanerako gaitasun baxuagoa duela dioen aurreiritziarekin apurtzea ere. P
Elkarrizketa osoa ondorengo bideoan entzun dezakezue.
