Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gida bat argitaratu du etxean konfinamendua eramateko gomendioekin. Ariketa fisikoa egitea edo elikadura-ohitura osasuntsuak mantentzea dira proposatzen dizkiguten aholkuetako batzuk. Gainera, horrelako autozainketak oso lagungarriak izango zaizkigu gure buru osasuna behar bezala mantentzeko.

Koarentenan zehar fisikoki aktibo mantentzearen garrantzia gogorarazi du erakundeak. Horretarako, astean 150 minutuz jarduera fisiko moderatua egitea gomendatzen dute, edo 75 minutu ematea intentsitate handiagoko ariketetan.

Garrantzitsua da kasu bakoitzean gure gorputzaren ezaugarriak ezagutzea eta jarduera hori gure mugen eta aurretiko esperientziaren araberakoa izatea.

Jarraian, adibide sinple batzuk erakutsiko dizkizuegu, material espezifikorik eta azalera handirik behar ez dutenak praktikatu ahal izateko: