Berriak eta agenda
Buru Osasuna Euskadik osasun mentalari buruzko eztabaida publikotik erantzun zehatzetara igarotzea aldarrikatu du
Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, euskal federazioak arretarako baliabide gehiago jartzea, itxaron-zerrendak murriztea eta osasun-, gizarte- eta hezkuntza-arloen arteko koordinazioa hobetzea aldarrikatu du, gazteek beren bizi-proiektuak aukera-berdintasunean garatu ahal izan ditzaten.
Gehiago irakurri
Eman izena Gipuzkoako IV. Foro Juridikoan
Datorren asteartean, irailak 27, 16:00etan, Tabakalerako zine aretoan, el Diario Vasco egunkariak antolatutako Gipuzkoako IV. Foro Juridikoa izango da. ‘Eskubide gehiago desgaitasuna duten pertsonentzat’ izenburupean, euskal justizia arloko pertsona nabarmenek hartuko dute parte topaketan, eta desgaitasuna duen pertsona baten eta…
Agifesek buru osasun arazoa duten pertsonak babesteko neurri juridikoei buruzko hitzaldia emango du Astigarragan
Hitzaldia: Buru osasun arazoa duten pertsonak babesteko neurri juridikoak. Data: irailaren 26, astelehena Lekua: Astigarragako kultur etxea. Ordua: 18:00 Hizlariak: Pedro Pardo, Buru Osasuna Euskadi federazioko aholkulari juridikoa, eta Esther Ezponda, Agifeseko zuzendaritza-batzordeko kidea eta abokatua. Agifesek, osasun mentaleko…
Gazteen buru osasuna hobetzeko ekintzak
Familiarteko komunikazioa hobetzeko eta buru osasun arazoak bideratzen laguntzeko ekintzak burutzen ari da Agifes Zeuk Aukeratu programaren harira. LAGUNTZA SAIOAK. Haurren eta nerabeen buru osasun arazoei erantzuteko, bi eskuhartze ildo landu ditugu: batetik, zuzeneko laguntza-saioak eta, bestetik, sentsibilizazioa eta prebentzioa. Lehenengoa programa pilotu gisa abiarazi genuen, eta lortutako arrakastari esker, jarraipena eman eta sendotu egin…
«Naturaltasun handiagoz hartu beharko genuke laguntza eskatzea»
Nola iritsi zinen elkartera? 2002an hasi nintzen bertan, Psikologiako praktikak egiten, eta jada banuen buru osasunarekin harremana, DYAn boluntario lanetan bainenbilen. Guztira, 10 urte eman nituen han eta muturreko egoerak kudeatzen ikasi nuen. Zein da zure zeregina Agifesen? Hezitzaile gisa hasi nintzen eta egun psikologo lanetan nabil, banakako…
Agifesek antolatutako buru osasunari buruzko XI. argazki lehiaketan parte hartzeko azken asteak
Agifesek, buru osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteak, XI. Argazki Lehiaketa antolatu du, nahasmendu horien inguruko imajinario soziala zabaltzeko helburuarekin, kolektiboa estigmatizatzen duten estereotipoetatik ihes egiteko. ‘Buru osasunaren zaindariak’ lelopean, Agifesen kanpainak senideen papera azpimarratu nahi du, eta,…
Agifesek depresioari buruzko hitzaldia eskainiko du Zumarragan, eta elkartekide baten bizipenak ezagutzeko aukera izango da
Izenburua: Depresioa daukat: Hitz egin dezagun Eguna: ekainak 21, asteartea Ordua: 18:30 Lekua: Zelai Aristi kultur etxea, Zumarraga Hizlaria: Maider Gorostidi, Agifeseko psikologoa Ekainaren 21ean, depresioari buruzko solasaldia egingo da Zumarragan, Maider Gorostidi Agifeseko psikologoaren eskutik. Bertan, nahasmendu horrek…
Buru osasunaren inguruko estigma, Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforum zikloko azken saioaren ardatz
Datorren maiatzaren 25ean, asteazkena, ‘Que nadie camine por mi mente con los pies sucios’ antzezlana proiektatuko da, Agifesek Irunen antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum zikloari amaiera emateko. Ados Teatroa eta Acronica Producciones konpainiek ekoiztutako obra Giza Eskubideak Eszenara programaren…
Armadorak 2022 jardunaldian bildutako etekinak jaso ditugu
Asko eskertzen diogu Hondarribiko Klub Nautikoari joan den larunbatean Emakumezkoen V. ARMADORAK Arrantza Lehiaketan bildutako etekinak gure elkarteari bideratzeagatik. Oso egun aberasgarriaz gozatzeko aukera izan genuen, baita lagun arteko ospakizun bazkariaz ere. Eskerrik asko gonbidapenagatik eta buru osasunaren alde egiteagatik!
Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforumak bakardadea jorratuko du ‘Lars y una chica de verdad’ filmarekin
Datorren asteazkenean, maiatzaren 18an, 19:00etan Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan, Ryan Gosling protagonista duen ‘Lars y una chica de verdad’ komedia dramatikoa proiektatuko da. Proiekzioen ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia egingo da, buru osasunaren inguruan. Zineforumaren laugarren saioa maiatzaren 25ean…
Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zineforumak depresioa eta suizidioa jorratuko ditu ‘El príncipe de las mareas’ filmarekin
Datorren asteazkenean, maiatzaren 11n, 19:00etan Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan, Barbra Streisandek zuzendutako ‘El príncipe de las mareas’ melodrama proiektatuko da. Proiekzioen ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia egingo da, buru osasunaren inguruan. Zineforumaren hirugarren eta laugarren saioa maiatzaren 18an eta…
Eibarrek adimen emozionaleko tailer bat hartuko du eguneroko egoera gatazkatsuen kudeaketa hobetzeko
Eguna: maiatzak 17, asteartea Ordua: 18:00 – 20:00 Lekua: Agifesek Eibarren duen zentroan. Hizlaria: Itsasne Gallastegui, Agifeseko psikologoa Itsasne Gallastegui Agifeseko psikologoak adimen emozionalari buruzko tailer teoriko-praktikoa eskainiko du maiatzaren 17an, asteartea, Eibarko zentroan, 18:00etatik 20:00etara. Saioan, psikologoak emozioak ezagutzeko…
Agifes izango da Deustuko Unibertsitateak antolatutako ‘Deusto Ekintzailetza Elkarrizketak’ topaketaren VI. edizioko protagonista
Izenburua: ‘VI. Deusto Ekintzailetza Elkarrizketak: ekintzailetza eta ongizate emozionala’ Data: maiatzak 12, osteguna Ordua: 15:30etik – 17:30era Lekua: Donostiako Deustoko campusean Agifes izango da ‘Deusto Ekintzailetza Elkarrizketak’ ekimenaren VI. edizioko protagonista. Bertan, gizarte-errealitatea ikasgeletara hurbiltzearen eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak beren…
Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum arrakastatsuaren edizio berria eskainiko du Irunen
Saioak doan izango dira, eta maiatzaren 4an, 11n, 18an eta 25ean egingo dira, Irungo Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan, 19:00etan. ‘Buru osasunaren zaindariak’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako ekimenaren helburua da buruko osasun arazoen ezagutza zabaltzea, baita buru nahasmendua duten…
Agifesek hitzaldia emango du Errenterian nerabeekin eta gazteekin komunikazioa sustatzeko, buru osasuneko arazoak prebenitze aldera
Nekane Azuabarrena psikologoak jarraibide batzuk eskainiko ditu familia-komunikazioa hobetzeko eta, hala, seme-alabei beren sufrimendu psikikoa azaleratzen eta ager daitezkeen osasun mentaleko arazoak bideratzen laguntzeko. 15 urte bete aurretik agertzen dira osasun mentaleko arazoen % 50, eta % 75 18 urte…
Buru osasun arazoei aurre egiteko garaian familiak duen paper garrantzitsuari buruzko hitzaldia antolatu du Agifesek Beasainen
Iker Arrizabalaga Gipuzkoako elkarteko psikologoak horrelako arazoak kudeatzeko jarraibideak emango ditu, baita familientzako eskuragarri dauden baliabideak eta programak azaldu ere. Izenburua: Familia eta buru osasuna. Familiak errekuperazio-prozesuan duen papera. Data: Apirilak 5, asteartea Lekua: Beasaingo udala Ordua: 18:00 Hizlaria: Iker Arrizabalaga, Agifeseko…
Senitartekoekin modu osasuntsuan komunikatzeko gakoak:
Senitartekoekin modu osasuntsuan komunikatzeko gakoak: Zure ideiak eta arrazoibideak modu sinple eta laburrean adierazten saiatu. Sermoia egitea ekidin. Hitz egitera ez behartu. Senideaz hirugarren pertsonan ez hitz egin ondoan dagoenean. Ez erantzun inpultsiboki besteak esan berri duenari. Senideak zuk esandakoa ulertzen duela…
Senideak, protagonista
Anaiari buru osasuneko arazoa diagnostikatu ziotenean, kolpe handia jaso zuen familiak. Ez zekiten nola kudeatu egoera, baina egunkarian irakurritako elkarrizketa bati esker, Mario Oyarbidek Agifes ezagutu eta senideentzako laguntza talde batean parte hartzea erabaki zuen; “kalean ez dizute gaixotasun mentalei aurre egiten erakusten; hori Agifesen ikasi dut”, azaltzen du. Anai-arrebei zuzendutako talde batean dago,…
«Lanera itzultzeko prestatzen ari naiz»
Arkaitz Velascok ibilbide luzea egin du buru osasunaren arloan. Duela 14 urte jarri zen Agifesekin harremanetan, ospitaleratze baten ondoren, eta Legorretako tutoretzapeko etxebizitzan sartu zen. Geroztik, aldaketa handiak izan ditu bizitzan. Elkarteak Legorretako etxea Beasaingo batengatik aldatu zuenean, berak ere lekualdaketa egin eta urte eta erdi inguru pasatu zuen han. Ostera, hainbat egonaldi izan ditu…
«Enplegu Zentro Bereziaren jarduera egonkortu eta zabaldu nahi dugu»
“Garbi dago gizartearentzat onuragarria dela pertsonak zaintzea, eta ez soilik arreta produktibitatean jartzea” Amaia Odriozola, Karabelekoko koordinatzailea Uholdeek hankaz gora jarri zuten Karabeleko. Zer ondorio ekarri dituzte? Kalte handiak izan ditugu dendan eta mintegian: altzariak, ureztaketa-mahaiak, izozkailuak, ordenagailuak, TPVa… gauza asko izorratu eta baratzean ere galerak izan ditugu. Okerrena, baina, ondorio psikologikoak izan dira. Koronabirusa agertu…
Prest duzue Agifesen aldizkariaren ale berria!
Agifesen buletinaren 43. zenbakian 2022ko helburuak aurkezten dizkizuegu gure programa eta zerbitzu guztietan, baita Zeuk Aukeratu programaren esku-hartze ildo berria ere. Gainera, Amaia Odriozola Karabelekoko koordinatzailearekin hitz egin dugu, eta Arkaitz Velasco Agifeseko erabiltzailearen testigantza ezagutu dugu. Azkenik, ‘Buru Osasunaren zaindariak’ kanpainako…
Buru osasun arazoei aurre egiteko garaian familiak duen paper garrantzitsuari buruzko hitzaldia antolatu du Agifesek Eibarren
Izenburua: Familia eta buru osasuna. Familiak errekuperazio-prozesuan duen papera. Data: Martxoak 1, asteartea Lekua: Eibarreko Agifesen egoitzan. Ordua: 18:00 Hizlaria: Itxasne Gallastegi, Agifeseko psikologoa Hizkuntza: Gaztelania Itxasne Gallastegi Agifeseko psikologoak buru osasun arazoei aurre egiteko garaian familiak duen paper nabarmenari…
Deustuko Unibertsitateak bat egin du ‘Zeuk Aukeratu’ programarekin
Aurrera jarraitzen dugu ‘Zeuk Aukeratu’ programaren fase berriarekin. Oraingo honetan, Deustuko Unibertsitateak 16 eta 30 urte bitarteko gazteei esku hartzeko eta laguntzeko talde-saioak egiteko lekua utziko digu. Prozesu horretan parte hartzen duten gazteek eta haien senideek laguntza psikologiko eta emozionala…
Donostiako Gipuzkoa Basketek lankidetza hitzarmena sinatu du Agifesekin
Donostiako Gipuzkoa Basketek (GB) lankidetza-hitzarmena sinatu du Agifesekin, elkarteari hainbat ekimenekin laguntzeko. GBren helburua da Donostiako eta Gipuzkoako hainbat kolektiborekin akordioak bultzatzea, haiei entzuteko eta elkarte horien beharrizan batzuei zer neurritan erantzun diezaiekeen ikusteko. Agifesekin elkarlanean, Gipuzkoa Basketek 12 sarrera…
Buru nahasmendua duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gakoak eskainiko ditu Agifesek Ordizian
Izenburua: ‘Buru osasuna eta bizi-kalitatea’ Data: Azaroak 30, asteartea Lekua: Barrena kultur etxea, Ordizia. Ordua: 18:00 Hizlaria: Garazi Sesma, Agifeseko gizarte-langilea Hizkuntza: Gaztelania Agifeseko gizarte-langile Garazi Sesma buru nahasmendua duten pertsonen eta euren senideen bizi-kalitatea hobetzearen inguruan arituko da azaroaren…
Fedeafesek laguntza espezifikoak eskatu ditu haur eta gazteei arreta emateko, buru osasuneko arazoen intzidentzia gero eta handiagoa delako
Fedeafesek, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, gaur, urriak 18, aurkeztu duen azterlanarekin batera jakinarazi du EAEko haur, nerabe eta gazteen buru osasuneko arazoak areagotzen ari direla. Euskal erakundeak, berau osatzen duten elkarteekin batera (Agifes, Asafes, Avifes…
Agifesek hitzaldia emango du Hondarribian nerabeekin eta gazteekin komunikazioa sustatzeko, buru osasuneko arazoak prebenitze aldera
Data: urriak 21, osteguna Lekua: Ama Guadalupekoa eraikina (Bidasoa kalea, 11). Hondarribia. Ordua: 18:30ean Hizlaria: Nekane Azuabarrena, Agifeseko psikologoa Agifesek hitzaldia eskainiko du urriaren 21ean Hondarribian, nerabeekin eta gazteekin komunikazioa sustatzeko, buru osasuneko arazoak prebenitze aldera. Saioaren antolatzailea Gurasolab ekimena…
Agifesek haurren eta gazteen buru osasunari buruzko jardunaldia antolatu du
Agifesek haurren, nerabeen eta gazteen buru osasunari buruzko jardunaldia egingo du datorren urriaren 25ean. ‘Haurren eta gazteen buru osasuna. Gainditu gabeko ikasgaia’ izeneko topaketa Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egingo da 18:00etatik aurrera, gizarte- eta osasun-arloetako profesionalen parte-hartzearekin eta lehen…
Agifesek haur eta gazteen buru osasunari arreta emateko beharra azpimarratu du, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira
Gipuzkoako elkarteak proiektu pilotu bat abiarazi du buru osasuneko dituzten 16 eta 30 urte bitarteko gazteei laguntzeko bizi-proiektu propio eta itxaropentsu bat diseinatzen, haien beharrak eta motibazioak kontuan hartuta. Agifeseko presidente Vicente Aretak azpimarratu du beharrezkoa dela “haurren eta gazteen…
Buru osasun arazoei aurre egiteko garaian familiak duen paper garrantzitsuari buruzko hitzaldia antolatu du Agifesek Arrasaten
•Iker Arrizabalaga Gipuzkoako elkarteko psikologoak horrelako arazoak kudeatzeko jarraibideak emango ditu, baita familientzako eskuragarri dauden baliabideak eta programak azaldu ere. •Agifeseko bazkide batek parte hartuko du saioan, bere senideari errekuperatze-prozesuan nola lagundu dion azaltzeko. Izenburua: Familia eta buru osasuna. Familiak…
Familia eta buru osasunari buruzko hitzaldia Arrasaten
Izenburua: Buru osasun arazoei aurre egiteko garaian familiak duen paper Data: Urriak 14 Lekua: Jokin Zaitegi aretoa, Kulturaten. Ordua: 18:00 Hizlaria: Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa Hizkuntza: Gaztelania Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoak buru osasun arazoei aurre egiteko garaian familiak duen paper…
