Izenburua: ‘VI. Deusto Ekintzailetza Elkarrizketak: ekintzailetza eta ongizate emozionala’ Data: maiatzak 12, osteguna Ordua: 15:30etik – 17:30era Lekua: Donostiako Deustoko campusean Agifes izango da ‘Deusto Ekintzailetza Elkarrizketak’ ekimenaren VI. edizioko protagonista. Bertan, gizarte-errealitatea ikasgeletara hurbiltzearen eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak beren…
Agifes izango da Deustuko Unibertsitateak antolatutako ‘Deusto Ekintzailetza Elkarrizketak’ topaketaren VI. edizioko protagonista
- Izenburua: ‘VI. Deusto Ekintzailetza Elkarrizketak: ekintzailetza eta ongizate emozionala’
- Data: maiatzak 12, osteguna
- Ordua: 15:30etik – 17:30era
- Lekua: Donostiako Deustoko campusean
Agifes izango da ‘Deusto Ekintzailetza Elkarrizketak’ ekimenaren VI. edizioko protagonista. Bertan, gizarte-errealitatea ikasgeletara hurbiltzearen eta Deustuko Unibertsitateko ikasleak beren ingurunea hobetzen inplikatzearen garrantzian jarriko da arreta.
Helburu horrekin, Deustuko Unibertsitateak Agifesen ‘Zeuk Aukeratu’ programa bultzatu du. 2021eko azarotik, eta Zuekinn Innoguneko proiektu ekintzailearen lankidetzari esker, aurrera egin dugu elkartetik gauzatzen ari garen egitasmo honetan, 16 eta 30 urte bitarteko gazteei eta haien familiei lagunduz.
Agifesek Deustuko Unibertsitateak lagatako espazio bat izan du astero, taldeko eta banakako saioak egiteko. Topaketa horien helburua da gazteei laguntza psikologikoa eta emozionala ematea, bizi-proiektu propio eta itxaropentsua garatu ahal izateko.
Deustuk antolatutako jardunaldiaren barruan, programaren emaitzak ezagutzera emango ditugu. Era berean, ‘Zeuk Aukeratu’ bezalako ekimenen diseinuan kontuan hartzeko alderdietako baten inguruan gogoeta egingo dugu: “zaintzailea nork zaintzen du? Galdera horri erantzunez, harreman profesionaletan ongizatea sortzeko moduaren inguruan eztabaidatzeko aukera izango dugu.
Egitaraua
- 15:30 – 15:45 Ongietorria. Garbiñe Henry
- 15:45 – 16:05 Zeuk Aukeratu programaren aurkezpena. Nekane Azuabarrena eta Diana Subijana
- 16:05 – 16:50 Proiektuan inplikatuta dauden pertsonekin elkarrizketa (finkatzear)
- 16:50 – 17:00 Proiektu pilotoaren emaitzak. Ekimenean parte hartu duten pertsonak
- 17:00 – 17:20 Partaidetza-dinamika. Gaizka Rodríguez eta Diana Subijana
- 17:20 – 17:30 Ekitaldiaren amaiera. Garbiñe Henry
Topaketa interesa duten pertsona guztientzat irekia da.
Parte hartu nahi baduzu, eman izena esteka honen bidez.
