• Iker Arrizabalaga Gipuzkoako elkarteko psikologoak horrelako arazoak kudeatzeko jarraibideak emango ditu, baita familientzako eskuragarri dauden baliabideak eta programak azaldu ere.

Izenburua: Familia eta buru osasuna. Familiak errekuperazio-prozesuan duen papera.

Data: Apirilak 5, asteartea

Lekua: Beasaingo udala

Ordua: 18:00

Hizlaria: Iker Arrizabalaga, Agifeseko psikologoa

Hizkuntza: Gaztelania

Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoak buru osasun arazoei aurre egiteko garaian familiak duen paper nabarmenari buruz hitz egingo du apirilaren 5ean. Hitzaldia 18:00etan hasiko da Beasaingo udalean, eta buru osasuna ikuspegi integral batetik aztertuko du Arrizabalagak, familiak arazoaren konponbidean zeregin garrantzitsua duela ulertuta.

Osasun mentaleko arazo batek senitarteko bakoitzean eta familiaren dinamikan duen eragina aztertuko du Agifeseko familia-programaren arduradunak. Era berean, horrelako gaitz psikikoak agertzen direnean zer egin jakiteko jarraibideak eskainiko ditu. Gainera, familia osoarentzat eskuragarri dauden baliabideak eta laguntzak ezagutaraziko ditu, bai diagnostikoa duten pertsonentzat bai haien senideentzat.