Datorren asteartean, irailak 27, 16:00etan, Tabakalerako zine aretoan, el Diario Vasco egunkariak antolatutako Gipuzkoako IV. Foro Juridikoa izango da. ‘Eskubide gehiago desgaitasuna duten pertsonentzat’ izenburupean, euskal justizia arloko pertsona nabarmenek hartuko dute parte topaketan, eta desgaitasuna duen pertsona baten eta…
Eman izena Gipuzkoako IV. Foro Juridikoan
Datorren asteartean, irailak 27, 16:00etan, Tabakalerako zine aretoan, el Diario Vasco egunkariak antolatutako Gipuzkoako IV. Foro Juridikoa izango da.
‘Eskubide gehiago desgaitasuna duten pertsonentzat’ izenburupean, euskal justizia arloko pertsona nabarmenek hartuko dute parte topaketan, eta desgaitasuna duen pertsona baten eta gizarte-langile baten testigantzak izango dira. Mahai-inguru bat ere egingo da sektoreko adituen eskutik.
Ekitaldira joan nahi dutenek izena eman beharko dute, hemen.
