Senitartekoekin modu osasuntsuan komunikatzeko gakoak: Zure ideiak eta arrazoibideak modu sinple eta laburrean adierazten saiatu. Sermoia egitea ekidin. Hitz egitera ez behartu. Senideaz hirugarren pertsonan ez hitz egin ondoan dagoenean. Ez erantzun inpultsiboki besteak esan berri duenari. Senideak zuk esandakoa ulertzen duela…
Senitartekoekin modu osasuntsuan komunikatzeko gakoak:
Senitartekoekin modu osasuntsuan komunikatzeko gakoak:
- Zure ideiak eta arrazoibideak modu sinple eta laburrean adierazten saiatu.
- Sermoia egitea ekidin.
- Hitz egitera ez behartu.
- Senideaz hirugarren pertsonan ez hitz egin ondoan dagoenean.
- Ez erantzun inpultsiboki besteak esan berri duenari.
- Senideak zuk esandakoa ulertzen duela ziurtatu.
- Komunikatzeko orduan distrazioak saihestu (distantzia,telebista…).
- Komunikazio zintzoa eta positiboa indartu.
- Beregandik nahi duzuna jakinarazi.
- Ezezkoa jasotzerakoan, erantzun bortitzik ez eman.
- Entzun, zer erantzun pentsatu gabe.
- Bestea epaitzea ekidin.
- Zure emozio, behar eta nahiak adierazten saiatu.
- Desadostasuna errespetuz adierazi.
- Krisi-egoeretan, senidea asaldatuago dagoenean, hitz egin aurretik itxaron.
- Ez desbalorizatu pertsona; ez karikaturizatu, barregarri utzi edo haur moduan tratatu.
- Maitasun sentimenduak adierazi.
- Hanka sartu duzula edo oker zaudela adierazi, hala dagokionean.
Harremanak izateko eta komunikatzeko jarrera pertsonalak:
- Emozioak adierazteko unean dramatizatu gabe egin.
- Gauzak esan aurretik pentsatu.
- Eztabaidatzea zergatik merezi duen lehenetsi eta aukeratu.
- Pertsona inoiz ez deskalifikatu.
- Ez kritikatu.
- Gertutasuna eta enpatia erakutsi.
- Helduarekin gehiegizko babesa ez izan. Bere autonomia eta emantzipazioa sustatu.
- Bakoitzaren sentimenduei balioa eman.
- Harremanetan mugak jarri elkarri ahoz ez erasotzeko.
- Bestearen erabakia onartu. Ez manipulatu nahi duzuna lortzeko.
- Harreman osasungarriago bat lortzeko indarkeriarik gabeko komunikazioa sustatu.
- Pertsonaren lengoaian sintomek eragina dutenean egoera behatu eta ulertu.
