• Datorren asteazkenean, maiatzaren 18an, 19:00etan Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan, Ryan Gosling protagonista duen ‘Lars y una chica de verdad’ komedia dramatikoa proiektatuko da.
  • Proiekzioen ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia egingo da, buru osasunaren inguruan.
  • Zineforumaren laugarren saioa maiatzaren 25ean izango da.

Maiatzaren 18an, asteazkenean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren hirugarren filma proiektatuko da Irunen.

Ryan Gosling protagonista duen komedia dramatiko honek Larsen istorioa kontatzen du. Gazte lotsati honek bere ametsetako neska familiari aurkeztea erabakitzen du. Okerrena da Interneten erosi zuen panpina dela, nahiz eta benetako emakumea balitz bezala erlazionatzen den berarekin.

Joan den maiatzaren 4an hasi zen zineforum zikloak azkeneko proiekzioa izango du maiatzaren 25ean, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan (sarrera A. López Becerra kaletik), 19:00etatik aurrera.

Agifesek ekimen honen bi edizio antolatzen ditu urtero, jende ugari erakartzen baitu hitzorduak: bata finkoa, Donostian; eta bestea, ibiltaria, Gipuzkoako eskualde guztietara iristeko helburuarekin. Jada saio bana hartu dute Eibarrek, Zarautzek, Bergarak eta Errenteriak. ‘Buru osasunaren zaindariak’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen ezagutza zabaltzea, baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere.

Hilaren 4an eta 11n egin ziren lehen proiekzioak, eta maiatzaren 18an eta 25ean izango dira zikloaren azken bi emanaldiak. Sarrera doan da eta gonbidapenak Irungo Turismo bulegoan bertan jaso ahal izango dira, pelikula bakoitzaren proiekzioaren aurreko astean zehar, asteazkenetik aurrera. Ikusleak, pelikularen ondoren burutuko den solasaldian parte hartzeko aukera izango du, filmaren mezuan sakontzeko.

Zikloari amaiera emateko, ‘Que nadie camine por mi mente con los pies sucios’ antzezlana proiektatuko da 25ean. Ikuskizunaren ondoren, antzezlanaren ordezkariekin solasaldia egingo da, buru osasun arazoek gure gizartean eragiten duten estigmari buruz sentsibilizatzeko.