• Izenburua: Familia eta buru osasuna. Familiak errekuperazio-prozesuan duen papera.
  • Data: Martxoak 1, asteartea
  • Lekua: Eibarreko Agifesen egoitzan.
  • Ordua: 18:00
  • Hizlaria: Itxasne Gallastegi, Agifeseko psikologoa
  • Hizkuntza: Gaztelania

Itxasne Gallastegi Agifeseko psikologoak buru osasun arazoei aurre egiteko garaian familiak duen paper nabarmenari buruz hitz egingo du martxoaren 1ean (asteartea). Hitzaldia 18:00etan hasiko da, Agifesek Eibarren duen egoitzan, eta buru osasuna ikuspegi integral batetik jorratuko du, buru osasuna zer den azaltzen saiatuz eta familiei horrelako arazoren bat duten senideak identifikatzen lagunduko dieten adierazleak azalduz.

Osasun mentaleko arazo batek senitarteko bakoitzean eta familiaren dinamikan duen eragina aztertuko du Gallastegik. Era berean, horrelako gaitz psikikoak agertzen direnean zer egin jakiteko jarraibideak eskainiko ditu, baita familia osoarentzat eskuragarri dauden baliabideei eta laguntzei buruzko informazioa ere.