• Datorren asteazkenean, maiatzaren 11n, 19:00etan Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan, Barbra Streisandek zuzendutako ‘El príncipe de las mareas’ melodrama proiektatuko da.
  • Proiekzioen ondoren, filmaren mezuan sakontzeko solasaldia egingo da, buru osasunaren inguruan.
  • Zineforumaren hirugarren eta laugarren saioa maiatzaren 18an eta 25ean izango dira.

Maiatzaren 11n, asteazkenean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren bigarren filma proiektatuko da Irunen.

Barbra Streisand-ek zuzendutako ‘El príncipe de las mareas’ melodramak Tom Wingoren istorioa kontatzen du. Hegoaldeko kirol-entrenatzailea da wingo; itxaropena galduta du eta zakar samarra da. Susan Lowenstein doktoreak eskatuta, New Yorkera joan da. Manhattango goi-mailako psikiatra sofistikatua da Susan, eta Tomen arreba zaintzen du hainbat aldiz bere buruaz beste egiten saiatu ondoren.

Joan den asteazkenean, hilak 4, hasi zen zineforum zikloak beste bi proiekzio izango ditu maiatzaren 18an eta 25ean, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan (sarrera A. López Becerra kaletik), 19:00etatik aurrera.

Agifesek ekimen honen bi edizio antolatzen ditu urtero, jende ugari erakartzen baitu hitzorduak: bata finkoa, Donostian; eta bestea, ibiltaria, Gipuzkoako eskualde guztietara iristeko helburuarekin. Jada saio bana hartu dute Eibarrek, Zarautzek, Bergarak eta Errenteriak. ‘Buru osasunaren zaindariak’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen ezagutza zabaltzea, baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere.

Saioak maiatzaren 4an, 11n, 18an eta 25ean izango dira. Sarrera doan da eta gonbidapenak Irungo Turismo bulegoan bertan jaso ahal izango dira, pelikula bakoitzaren proiekzioaren aurreko astean zehar, asteazkenetik aurrera. Ikusleak, pelikularen ondoren burutuko den solasaldian parte hartzeko aukera izango du, filmaren mezuan sakontzeko.

Saio honen ondoren, ‘Lars y una chica de verdad’ pelikula izango da maiatzaren 18ko saioaren ardatz, gizon bakarti batek panpina batekin duen maitasun istorioa. Zikloari amaiera emateko, ‘Que nadie camine por mi mente con los pies sucios’ antzezlana proiektatuko da 25ean. Ikuskizunaren ondoren, antzezlanaren ordezkariekin solasaldia egingo da, buru osasun arazoek gure gizartean eragiten duten estigmari buruz sentsibilizatzeko.