Aurrera jarraitzen dugu ‘Zeuk Aukeratu’ programaren fase berriarekin. Oraingo honetan, Deustuko Unibertsitateak 16 eta 30 urte bitarteko gazteei esku hartzeko eta laguntzeko talde-saioak egiteko lekua utziko digu. Prozesu horretan parte hartzen duten gazteek eta haien senideek laguntza psikologiko eta emozionala…
Deustuko Unibertsitateak bat egin du ‘Zeuk Aukeratu’ programarekin
Aurrera jarraitzen dugu ‘Zeuk Aukeratu’ programaren fase berriarekin. Oraingo honetan, Deustuko Unibertsitateak 16 eta 30 urte bitarteko gazteei esku hartzeko eta laguntzeko talde-saioak egiteko lekua utziko digu.
Prozesu horretan parte hartzen duten gazteek eta haien senideek laguntza psikologiko eta emozionala jasoko dute, astean behin edota hamabostean behin gauzatuko diren banakako eta taldeko laguntza-saioen bidez. Gazteentzako eta familientzako gai espezifikoei buruzko tailerrak ere antolatuko dira hilero. Era berean, proiektuan parte hartzen dutenek aisialdi-, kirol-, prestakuntza- eta lan-jardueretan parte hartzeko laguntza izango dute, beren nahi eta interesekin bat datorren bizitza-proiektu bat garatu ahal izateko.
