Donostiako Gipuzkoa Basketek (GB) lankidetza-hitzarmena sinatu du Agifesekin, elkarteari hainbat ekimenekin laguntzeko. GBren helburua da Donostiako eta Gipuzkoako hainbat kolektiborekin akordioak bultzatzea, haiei entzuteko eta elkarte horien beharrizan batzuei zer neurritan erantzun diezaiekeen ikusteko. Agifesekin elkarlanean, Gipuzkoa Basketek 12 sarrera…
Donostiako Gipuzkoa Basketek lankidetza hitzarmena sinatu du Agifesekin
Donostiako Gipuzkoa Basketek (GB) lankidetza-hitzarmena sinatu du Agifesekin, elkarteari hainbat ekimenekin laguntzeko. GBren helburua da Donostiako eta Gipuzkoako hainbat kolektiborekin akordioak bultzatzea, haiei entzuteko eta elkarte horien beharrizan batzuei zer neurritan erantzun diezaiekeen ikusteko.
Agifesekin elkarlanean, Gipuzkoa Basketek 12 sarrera eskainiko dizkio gure elkarteari bertan jokatzen duen partida bakoitzeko. Gainera, Agifeseko erabiltzaileek izan ohi duten saskibaloiko entrenamenduren batean parte hartuko du GBko jokalari batek, aitabitxi moduan; eta elkarteak bere urteroko barne txapelketa berriz antolatzen badu, jokalari bera sari-banaketan egongo da.
Nacho Nuñezek, talde gipuzkoarreko presidenteak, eta Vicente Aretak, Agifeseko presidenteak, sinatu zuten aurtengo denboraldirako lankidetza hitzarmena.
