areen Sareak antolatutako ekitaldian Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako, Legebiltzarreko, aldundietako eta udaletako ordezkariek eta Euskadi osoko gizarte-erakundeek parte hartu zuten, besteak beste Buru Osasuna Euskadi federazioko lau elkarteak (Avifes, Asafes, Asasam eta Agifes).
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren ospakizunean izan ginen
Atzo, maiatzak 6, buru osasunaren arloan dihardugun euskal elkarteak Gasteizen izan zen Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko. Sareen Sareak antolatutako ekitaldian Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako, Legebiltzarreko, aldundietako eta udaletako ordezkariek eta Euskadi osoko gizarte-erakundeek parte hartu zuten, besteak beste Buru Osasuna Euskadi federazioko lau elkarteak (Avifes, Asafes, Asasam eta Agifes).
Ekitaldian Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legea indarrean sartu zela gogorarazi zuten. Sektorearen nortasuna, funtzio soziala eta ekarpena lehen aldiz onartu zituen arau-mugarria da hori, alegia. Sektoreak politika publikoak landu, gauzatu eta ebaluatzeko funtsezko eragile gisa zuen eginkizuna sendotu zuen lege horrek, erakundeen eta gizarte zibil antolatuaren arteko elkarlaneko gobernantza-eredua sustatuz.
Ekitaldian, Sareen Sareko presidente Soraia Chaconek erakundeen eta Hirugarren Sektore Sozialaren arteko egiturazko lankidetza indartzeko beharra azpimarratu zuen, gobernantza irekiagoa, parte-hartzaileagoa eta erantzunkideagoa eskatuz. Era berean, sektorearen jasangarritasuna bermatzeko finantzaketa-esparru egonkorra, nahikoa eta aurreikusteko modukoa bermatu behar dela gogorarazi zuen. “Hirugarren Sektore Soziala ez da eragile txiki bat: eraldaketa sozialaren parte aktiboa gara, legitimitatearekin, ezagutzarekin eta konpromisoarekin. Gure esperientzia eskaini nahi dugu eta, oinarritik, demokrazia sakonago, inklusiboago eta biziago baten alde egin”, adierazi zuen.
Sareen Saria 2025: Concha Clavero Molinari aitortza
Jardunaldiaren unerik hunkigarrienetako bat 2025eko Sareen Saria ematea izan zen. Aurten, Concha Clavero Molinaren ibilbidea aitortu du Sareen Sareak, erreferentziazko pertsona izan baita politika publiko inklusiboak bultzatzeko eta herritarren parte hartzeko guneak eraikitzeko, ekintza komunitariotik eta feminismotik abiatuta.

