Agifesek Zinema eta Buru Osasuna zineforum saioa eskainiko du datorren abenduaren 11an, 18:00etan, Irungo Amaia kultur zentroan. Proiektatutako filma zinemako klasiko bat izango da: ‘Una mente maravillosa’, lau Oscar sari irabazi zituen drama biografikoa. John Nashen bizitza kontatzen du, Ekonomiako Nobel Saria eskuratu zuen matematikari bikainarena. Eskizofrenia paranoidearen diagnostikoa zuen.

Emanaldirako sarrera doakoa izango da, eta ikusleek pelikulaz eta proiekzioaren ondorengo solasaldiaz gozatu ahal izango dute, filmaren mezuan sakontzeko asmoz Agifeseko kideen eskutik.

Egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen ezagutza zabaltzea, baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere.