“Umore gehiago, maitasun gehiago eta, batez ere, askoz ulermen, enpatia eta sentsibilitate gehiago”. Hitz indartsu horiekin, Mikel Sarmientok, Agifeseko erabiltzaile eta aktibistak, aldarrikapen kolektibo bat egin zuen atzo Diputatuen Kongresuan: gizarte gizatiarragoa eta osasun mentalarekiko sentiberagoa.

Espainiako Osasun Mentalaren Konfederazioak gonbidatu zuen Mikel, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldi honetara, eta gazteak egiaz beteriko hitzaldi ausarta eskaini zuen.

Eskerrik asko, Mikel, hain argi eta garbi hitz egiteagatik eta zure esperientzia partekatzeagatik!