Otsailaren 21ean, martxoaren 6an eta 20an izango da, Iker Arrizabalaga psikologoaren eskutik.
Senideentzako prestakuntza-tailerra eskainiko ditu Agifesek laster
Agifesek senideentzako hainbat prestakuntza-tailer antolatzen ditu urtean zehar. Lehenengoa otsailaren 21ean, martxoaren 6an eta 20an izango da, Iker Arrizabalaga psikologoaren eskutik. Ordu eta erdiko saioak izango dira, 16:00etatik 17:30era.
Tailerrek osasun mentaleko arazoak dituzten ahaideei buruzko ikuspegia zabaltzen laguntzen dute, bai eta norberak familian duen paperaz jabetzen ere. Talde-formatu laburrean parte hartu ahal izateak aukera ematen die parte-hartzaileei antzeko egoeran dauden pertsonekin bizipenak partekatzeko eta, aldi berean, talde-esperientzia bat izateko. Tailer honetan esku hartzea ezinbestekoa da Agifesen laguntza-talde batean sartzeko.
Helburuak
- Buru osasunaren inguruko oinarrizko informazioa ematea.
- Beste familia batzuk ezagutu eta senideen arteko elkarlaguntza sustatzea.
- Aldaketa gertatzeko itxaropena eta motibazioa sortzea.
Gaiak eta edukiak
- Zer da buru osasuna? Eta buru nahasmendua?
- Nola azaltzen dira buru nahasmenduak?
- Nahasmenduak pertsonarengan, familiarengan eta ingurune hurbilean dituen ondorioak.
- Aurreiritzi eta estigma motak.
- Errekuperazio prozesuan aurrera egiteko laguntza eta egitura motak.
- Familiaren komunikaziorako eta autozaintzarako gakoak.
PARTE HARTU NAHI DUZU?
Tailerretan parte hartu nahi dutenek elkartearekin harremanetan jar daitezke 943 47 43 37 telefonora deituz edo zuzenean v.pazos@agifes.org helbidera idatziz.