Profesional eta ikasleentzako formakuntzak

Urteko lehen seihilekoan hainbat prestakuntza-saio gauzatzen ari gara, zaurgarritasun eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei zein adinekoei laguntzeko, buru osasuneko arazoak ageri direnean.

Zabalduz

Gizarte-ekimeneko kooperatiba honek kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen inklusioa sustatzeko gizarte, hezkuntza eta lan arloetako esku-hartzea egiten du. Bi saio izan ditugu elkarteko profesionalekin urtarrilean.

EHU

Osasun Psikologia Orokorra Masterrean parte hartu genuen martxoaren 28an, gure elkartearen ikuspegia partekatzeko osasun mentalaren inguruan.

Petralekuona

Bestalde, hiru saio egingo ditugu otsailetik ekainera bitartean Matia fundazioaren osasun mentaleko arazoak dituztenen pertsonentzako zentro honetan.

Elizaran

Horrez gain, beste bost saio izango ditugu ekainera bitartean, Matia fundazioaren baitan dagoen zentro honetan. Desgaitasun psikikoa edo askotariko premia funtzionalak dituzten adineko pertsonak artatzen dituzte bertan.

Adineko pertsonen buru osasunari buruzko jardunaldia

Urtarrilaren 25ean Bilbon izan ginen, Matia Fundazioarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Argia Fundazioaren XV. Jardunaldian. Bertan, osasun mentaleko arazoak dituzten adinekoei buruz aritu ginen hizketan. Laguntza-etxebizitzei eta erreferentziazko pertsonaren rolari buruz jardun genuen.

Gipuzkoako hogei ikastetxetan izango gara sentsibilizazio saioak eskaintzen

Urteko lehen hiruhilekoan, 20 zentrotan esku hartuko dugu, buru osasunari buruz sentsibilizatzeko eta azaroak prebenitzeko bai ikasleen eta bai irakasleen artean. Donostialdeko, Oarsoaldeko, Goierriko eta Tolosaldeako ikastetxeetan izango gara, 12 eta 18 urte bitarteko nerabeekin.

Horrela, guztira, 120 sentsibilizazio-saio eskainiko ditugu; horietako zazpi, irakasleekin eta bat gurasoekin.

Horrez gain, ikastetxe batzuetan gai konkretuak lantzeko eskaera egin digute. Hori dela eta, hainbat tailer ere eskainiko ditugu autoestimuaren, antsietatearen, berdinen arteko komunikazioaren, emozioen kudeaketaren, sare sozialen erabilera egokiaren eta gorpu-tzarekiko harremana hobetzearen inguruan.

Buru osasunari buruzko oinarrizko ikastaroa

Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoaren doako online formakuntza eskuragarri duzue Matia Eskolan. Gure osasun mentalari, edo ingurukoenari, arreta ematea eskatzen diguten seinaleak hautematen laguntzen digu Ikerrek, eta norbaitek buru osasuneko arazo bat garatzen duenean beregan eta inguruan gertatzen diren ondorioak azaltzen dizkigu. Horrez gain, buru nahasmendua duten pertsonen inguruan ditugun aurreiritziak identifika-tzen ere laguntzen digu.