Gaur ekarpen solidarioa jaso dugu Kursaalean. Duela bi urte, erakunde honek erabaki zuen, Gabonetako oparien ordez, irabazi-asmorik gabeko erakundeei dohaintzak egitea, eta aurten Agifesi egokitu zaio. Hala, gaur goizean, Vicente Areta eta Agustín Eizagirre, Agifeseko presidentea eta presidenteordea hurrenez hurren, Kursaaleko arduradunekin bildu dira, dohaintza jasotzeko eta elkartean egiten dugun lana bertatik bertara azaltzeko.

Eskerrik asko Kursaal erakundeari, buru osasunari babesa emateagatik.