Irun inguruan bizi bazara, asteartero zure zain egongo gara Palmera Monteron, 4. aretoan, 17:00etatik 18:00etara.
Topagune berria Irunen
Zure buru osasunak edo senideren baten egoerak kezkatzen zaitu?
Irun inguruan bizi bazara, asteartero zure zain egongo gara Palmera Monteron, 4. aretoan, 17:00etatik 18:00etara. Zure egoeraz mintzatuko gara eta behar duzun orientazioa eta laguntza eskainiko dizugu.
Hala, Agifes Gipuzkoako osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senideen elkartearekin harremanetan jarri ahal izango zara.
Agifesen zure prozesuan lagundu ahal izango dizugu. Banakako eta taldeko laguntza psikologikoko programak ditugu, bai eta elkarri laguntzeko programak ere. Era berean, errekuperazio psikosozialerako eta bizimodu independentea sustatzeko hainbat baliabide ere izango dituzu eskuragarri.
Zalantzarik ez egin; laguntza eskatzeko unea da. Zain gaituzu.