Esfortzuak eta hobetzeko grinak Agifesen giza talde osoaren lana markatu dute 2022an.

Tutoretzapeko lau etxebizitza berri jarri ditugu martxan, eta, ondorioz, 18 plaza gehiago daude gure zerbitzu-zorroan. Gainera, gazteengandik gertuago egotearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, ikastetxeetan prebentziotik lan egiten eta Zeuk Aukeratu programan banakako bizi-planak eraikitzen. Diagnostikoa eta Euskara Plana ere egin ditugu, zerbitzuak pertsona bakoitzaren lehentasunezko hizkuntzan eskaintzeko.

2023ari konfiantzarekin, konpromisoarekin eta etengabe hobetzen jarraitzeko ilusioarekin ekin genion, eta honako helburu hauek ezarri genituen:

  1. Gogoeta estrategikoa

    Elkartearen etorkizuna diseinatzea, behar soziala berrietara egokituz eta behar duten pertsona guztien arreta hobetzeko aukerak sortuz.

  2. Eskualdeko batzordeak

    Eskualdeetan presentzia handiagoa izan nahi dugu. Helburua da eskualdeko batzordeak sortzea boluntarioekin, udal erakundeetatik eta pertsonengandik hurbilago egoteko.

  3. Giza taldea

    Langileen kopuruak gora egiten jarraitzen du, eta haien zaintzaren eta trebakuntzaren alde egin nahi dugu. Berariazko prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu, baita bizi-kalitatea eta kontziliazioa bultzatzearen aldekoa ere.

  4. Eskubideen aldarrikapena

    Garrantzitsua iruditzen zaigu erakundeekin lanean jarraitzea, osasunaren, etxebizitzaren, enpleguaren, justiziaren eta abarren arloko oinarrizko eskubideak betetzen direla bermatzeko.

  5. Berrikuntza eta digitalizazioa

    Digitalizazioaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, presentzia-tresna gisa. Webgunea estreinatu berri dugu eta sare sozialak erabiliko ditugu gazteenengana gehiago hurbiltzeko.

  6. Euskara eta berdintasun planak

    Giza taldeari eta gure programen onuradunei zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko gure xedera bideratutako helburu estrategikoak eta zeharkakoak dira.