Joan den urtarrilaren 19an, 2023ko Hiritar Merezimenduaren Dominen banaketa ekitaldian parte hartu genuen.
2023ko Hiritar Merezimenduaren Dominarekin zoriontsu
Joan den urtarrilaren 19an, 2023ko Hiritar Merezimenduaren Dominen banaketa ekitaldian parte hartu genuen. Agifesek gauzatzen duen sentsibilizazio-lana eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei eta familiei ematen dien arreta izan ziren aintzatespenaren arrazoi.
Topaketan, Agifeseko presidentea den Vicente Aretak, bere esker ona adierazi zion Udalari, beti izandako gertutasunagatik, baita behar izan duten guztietan jasotako laguntzagatik ere. Ildo beretik, osasun-, gizarte- eta hezkuntza-arloen arteko koordinazioa hobetzeko beharra azpimarratu zuen. Gainera, biztanleria gazteenari arreta emateko zerbitzu espezifikoak sortzearen eta prestazio nahiz laguntza-zerbitzuen bidez familiartekoentzako laguntzak handitzearen alde agertu zen.
Bestalde, Rosalia Sanchez senideak eta Agifeseko zuzendaritza-batzordeko kideak “laguntza eskatzera eta elkarteko banakako zein taldeko laguntza zerbitzuez baliatzera” animatu zituen buru osasuneko arazoengatik sufrimendu egoeran dauden pertsona guztiak.
Easo abesbatzak, Lola Horcajo historialariak, Maite Sabadell ostalariak eta Gurutz Linazasoro zientzialariak ere jaso zituzten dominak.
Eskerrik asko Donostiako Udalari! Eta zorionak aitorpena jaso duten guztiei!