Etengabe ari da eraldatzen gure gizatea, baita buru osasunarekin loturiko beharrak ere. Hori dela eta, jasotzen ari garen eskaera gero eta anitzagoei erantzuteko prest egon nahi dugu Agifesen, eta beharra duten guztiei kalitatezko arreta bermatu.

Xede horrekin, hain zuzen, gogoeta prozesu sakon bat abiarazi dugu, baita Euskara Plana ere.

hausnarketa estrategikoa

2023an zehar, Agifesen hausnarketa estrategikoa lantzen ari gara kanpoko aholkularitza-enpresa batekin, etorkizuneko lan-ildoak eta proiektuak aztertu, eztabaidatu eta ezar-tzeko helburuarekin. Gogoeta prozesuan elkarteko interes-talde guztiek parte hartuko dute: bazkideek, erabiltzaileek, boluntarioek eta talde profesionalak.

Gizartean gertatzen ari den paradigma-aldaketak eta buru osasuneko arazoak naturalizatze aldera egindako aurrerapausoek bide eta erronka berriak zabaltzen dizkigute, eta beharrezkoa zaigu horien inguruan hausnartu eta lanketa egitea.

EUSKARA PLANA

Bestalde, 2022an, elkarteko euskararen erabileraren diagnostikoa egin eta Euskara Plana gauzatu genuen Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Horren harira, batzorde bat eratu dugu ekintza-plana landu eta aurrera eraman ahal izateko, eta prestakuntza- zein dibulgazio-neurriak jartzen ari gara martxan, gure zerbitzuak bi hizkuntzetan eskaini ahal izateko, arretaren kalitatea bermatu eta hobetze aldera.