Hasietarik izan dugu helburu Gipuzkoako udalerri guztietara iristea; hau da, beharra duen pertsona orok laguntza eskuragarri izatea. Eta hori betetzeko buru-belarri aritu gara lanean.

Arreta zerbitzua behar den lekuraino eramaten dugu eta etxebitza-baliabideak kudeatzen ditugu eskualde guztietan. Gainera, sentsibilizazio ekintzak, batik bat hitzaldiak, antolatzen ditugu zona guztietan.

Batzordeak

Aurten, bultzada berria eman nahi izan diogu helburu estrategiko honi. Beraz, Gipuzkoan barrena daukagun presentzia indartzeko asmoz, eskualde mailako sentsibilizazio-batzordeak sortzen hasi gara. Talde hauen xedea honakoa da: eremu bakoitzean sentsibilizazio-ekintzak antolatzen eta dinamizatzen lagundu nahi duten boluntarioak elkartzea, Agifeseko bazkideak nahiz buru osasunarekiko konpromisoa duten pertsonak.

Era berean, batzorde horiek beren eskualdeko beharrak identifikatzeko eta jarduera espezifikoak proposatzeko aukera izango dute.

 

Eman izena

Tel. 943 474 337
Emaila. agifes@agifes.org