Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloa datorren azaroaren 28an amaituko da ‘El rey del barrio’ filmaren proiekzioarekin, Donostiako Príncipe zinemetan, 19:30ean. Judd Apatowek zuzendutako pelikula honek Pete Davidson komediante eta aktore estatubatuarrarengana hurbildu nahi gaitu. Aita hil zenetik…
Depresioa izango da Agifesen Zinema eta Buru Osasuna zikloko azken saioaren ardatza
Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloa datorren azaroaren 28an amaituko da ‘El rey del barrio’ filmaren proiekzioarekin, Donostiako Príncipe zinemetan, 19:30ean. Judd Apatowek zuzendutako pelikula honek Pete Davidson komediante eta aktore estatubatuarrarengana hurbildu nahi gaitu. Aita hil zenetik buru osasuneko arazoak dituen gaztea da protagonista. Proiekzioaren ondoren, Agifeseko sentsibilizazio batzordeko kide batek gidatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango du ikusleak, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitu ahal izateko.
‘Buru osasunaren zaindariak’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen ezagutza zabaltzea, baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere. Sarrera doan da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan bertan.
