Otsailean zehar, Agifeseko, buru osasun arazoak dituzten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko, programa ezberdinetako 12 parte-hartzailek beren obra artistikoak aurkeztuko dituzte Loiolako kultur etxean. Otsailaren 28ra arte, interesa dutenek Loiolako, Bentaberriko eta Buenavistako zentroetako erabiltzaileen lanak hartzen dituen erakusketa bisitatzeko…
Agifeseko, Gipuzkoako osasun mentaleko elkarteko erabiltzaileek, erakusketa jarri dute Loiolako kultur etxean
Otsailean zehar, Agifeseko, buru osasun arazoak dituzten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko, programa ezberdinetako 12 parte-hartzailek beren obra artistikoak aurkeztuko dituzte Loiolako kultur etxean.
Otsailaren 28ra arte, interesa dutenek Loiolako, Bentaberriko eta Buenavistako zentroetako erabiltzaileen lanak hartzen dituen erakusketa bisitatzeko aukera izango dute. Esposizioan buru osasun arazoak dituzten pertsonek egindako askotariko lan artistikoak daude ikusgai, hala nola olio-pinturak, marrazkiak, argazkiak, kakorratz- edo artisau-lanak.
Agifes
Agifes irabazi-asmorik gabeko entitatea da eta 1985ean sortu zen buru nahasmendua duten pertsonak gizarteratzen eta komunitatean barneratzen laguntzeko; kalitatezko zerbitzuak aldarrikatzeko (gizarte, lan eta osasun arloetan) eta buruko patologia larriak dituzten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.
Gipuzkoarron buru osasunaren alde lan egiteaz gain, buru osasun arazoak dituzten pertsonei autonomia eta garapen pertsonala lortzen laguntzen die elkarteak, haien errekuperazioa eta gizarteratzea bultzatuz. Senide eta zaintzaileei ere babesa ematen die Agifesek.
Era berean, prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak burutzen ditu elkarteak, buruko osasun arazoen inguruko ezagutza soziala zabaltzeko eta kolektiboari eragiten dioten aurreiritziak gainditzeko.
Aisialdia eta Denbora Librea programa
Ekintza desberdinen bitartez, harremanak sendotu eta isolamendua saihestea da helburua. Programa honetan parte hartzen duten erabiltzaileak espazio fisiko jakin bat dute bertan elkartu eta ekintza desberdinak aurrera eraman ahal izateko. Bestalde, eskura dituzten inguruko baliabide soziokulturalak ere erabiltzen dituzte. Aisialdi eta Denbora Libreko programaren helburua da pertsonak gizarteratu eta euren integrazioa bermatzea.
Programa honekin oinarrizkoa den eskubide bat bermatzen dugu; denbora librean eta aisian zer egin aukeratzeko eskubidea, hain zuzen ere. Horregatik, erabiltzaileek beraiek antolatzen dute euren denbora librea, beren zaletasunen arabera.
