Agifeseko hainbat lagun futbol entrenamenduetan hasi dira berriro Zubietan, pandemia garaiko etenaldiaren ondoren. Real Sociedad Fundazioaren eskutik, ostegun goizero elkartzen dira ondo pasatzeko eta baloiarekin trebatzeko Egoitzen eta Asierren gidaritzapean. Oraingoz ez dute beste talde batzuen aurka jokatzen, baina irailetik aurrera Geurea Ligan parte hartzen hasiko dira, hau da, Euskadiko Osasun Mentaleko Zentroen arteko Aretoko
Futbol Ligan.