4.003 pertsonak, egunean 11k batez beste, euren buruaz beste egitea erabaki zuten; % 75 gizonezkoak ziren (2.982) eta % 25 emakumezkoak (1.021).
2021. urtean inoiz baino suizidio gehiago izan ziren Espainian
2021. urtean erregistratu zen historiako suizidio-tasa handiena Espainian. 4.003 pertsonak, egunean 11k batez beste, euren buruaz beste egitea erabaki zuten; % 75 gizonezkoak ziren (2.982) eta % 25 emakumezkoak (1.021).
15 eta 29 urte bitartean suizidioa da heriotza-kausa absolutu nagusia. Urtean 316 heriotza eragiten ditu, eta zirkulazio-istripuetan 299 edo tumoreetan 295.
Adinari dagokionez, suizidioa da, oraindik ere, heriotza ez-naturalen kausa nagusia Estatuan: zirkulazio-istripuek eragindakoak (1.599 2021ean) baino 2,5 bider aldiz gehiago, hilketek eragindakoak (283) baino 14 aldiz gehiago eta genero-indarkeriak eragindakoak (43) baino 93 aldiz gehiago.
70 urtetik gorako 999 pertsona ere hil ziren 2021ean, buruaz beste eginda.
Suizidioei, buruaz beste egiteko saiakerak eta ideia suizidak gehitu behar zaizkie. OMEren kalkuluen arabera, suizidio bakoitzeko 20 saiakera inguru egongo lirateke, eta beste azterlan epidemiologiko batzuen arabera, berriz, Espainiako biztanleriaren % 5 eta % 10 inguruk izango ditu ideia suizidak bizitzan zehar. Horrek esan nahi du urtebetean 80.000 suizidio-saiakera inguru gerta litezkeela Espainian, eta bi eta lau milioi pertsona artean ideia suizidak izan ditzaketela bizitzan zehar.