Agifesek Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko du 2023an
Agifesek Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko du
Agifesek Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko du 2023an, Donostiako Udalaren eskutik, Easo abesbatzarekin, Maite Sabadell enpresaburuarekin, Gurutz Linazasoro neurologoarekin eta Lola Horcajo historialariarekin batera.
Ohoreen eta Sarien Erregelamenduak ezartzen duen bezala, Hiritar Merezimenduaren Domina ematen zaie «hiriari aparteko zerbitzuak eman dizkioten pertsona fisiko edo juridikoei».
Bozeramaileen Batzordeak Agifes nabarmendu du «buru osasuneko arazoak dituzten pertsonei eta familiei ematen dien arretagatik eta gauzatzen duen sentsibilizazio lanagatik».
Herritarren 53 proposamen ziren domina lortzeko hautagai, eta sariak urtarrilaren 19an banatuko dira, Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan.
Agifesetik gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiogu Donostiako Udalari aitorpen handi honengatik, baita gure elkartearen hautagaitza aurkeztu zuten pertsonei ere.
Eskerrik asko bihotzez!