• Azaroaren 21ean, 19:30ean Donostiako Príncipe zinemetan, ‘Un amor intranquilo’ drama familiar belgikarra proiektatuko da. 
     
  • Pelikularen ondoren solasaldia egongo da, Agifeseko sentsibilizazio batzordearen eskutik, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitzeko.
     
  • Zineforum zikloko azken saioa azaroaren 28an izango da. 

Azaroaren 21ean, astelehenean, Agifesek antolatutako Zinema eta Buru Osasuna Zineforum Zikloaren barne ‘Un amor intranquilo’ filma proiektatuko da Donostiako Príncipe zinemetan, 19:30ean. Familia elkarrekin mantentzeko ahaleginean dabilen bikote baten istorioa kontatzen du. Senarrak nahaste bipolarra du eta zailtasunei aurre egiten saiatuko dira. Proiekzioaren ondoren, Agifeseko sentsibilizazio batzordeko kide batek gidatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango du ikusleak, filmaren mezuan sakondu eta zalantzak argitu ahal izateko.  

‘Buru osasunaren zaindariak’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako egitasmoaren helburua da buruko osasun arazoen ezagutza zabaltzea, baita buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea ere. Zineforum zikloko azken saioa hilaren 28an izango da, Donostiako Príncipe zinemetan, 19:30ean. Sarrera doan da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan bertan. 

Zikloari amaiera emateko ‘El rey del barrio’ filma proiektatuko da. Judd Apatowek zuzendutako pelikula honek Pete Davidson komediante eta aktore estatubatuarrarengana hurbildu nahi gaitu. Aita hil zenetik buru osasuneko arazoak dituen gaztea da protagonista.