Agifesek eta Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak hitzarmena sinatu dute erizainak osasun mentalaren arloan sentsibilizatzeko jarduerak bultzatzeko helburuarekin.
Agifesen eta COEGIren arteko lankidetza, erizainak buru osasunaren arloan sentsibilizatzeko
Agifesek eta Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak hitzarmena sinatu dute erizainak osasun mentalaren arloan sentsibilizatzeko jarduerak bultzatzeko helburuarekin.
Buru osasunari buruzko prestakuntza, osasun mentaleko arazo larriak dituzten pertsonentzako eta beren senideentzako baliabide eta programa espezifikoak Gipuzkoan, eta nahasmendu mental larriekin lotutako orientazioa eta lankidetza dira jorratu beharreko gaietako batzuk.
Vicente Areta eta Teresa Pérez Rubio, Agifeseko presidente eta presidenteordea, COEGIko presidente Pilar Lecuona Ancizarrekin bildu ziren maiatzaren 23an, lankidetza sinatzeko.