Bai, duela 25 urte, Psikologiako ikasketak burutu ostean praktiketan hasi nintzen garai hartan elkarteak Intxaurrondon kudeatzen zuen eguneko ospitalean, eta jarraian kontratua egin zidaten.

Programa guztiak bere osotasunean ezagutzeko aukera izan dut: zentro guztietan egon naiz, baita hainbat zaintzapeko etxebizitzatan ere. 2002n senideen laguntzataldeak eramaten hasi nintzen, eta 2005ean nahasmendu bipolarra duten pertsonen lehen taldea gidatzen hasi nintzen Nekane Azuabarrenarekin batera. 2011an, berriz, senideen banakako arretari ekin nion, eta bi urtetik hona Familien Programaren koordinatzailea naiz.

Elkartera iristen direnetik banakako, familiako eta taldeko laguntza eskaintzen diegu senideei, buru osasuneko arazoen errekuperazio prozesuan aurrera egiteko. Familiartekoen beharrak aztertu eta haiei egokitutako laguntza eskaintzen diegu, erreferentziazko profesional baten eskutik.

Pertsonekin aurrez aurreko harremanean egotea eta laguntzeko aukera izatea oso asegarria da niretzat.

Esango nuke helburu nagusia pentsaera eraldatzea dela; beste modu batera pentsatzen ikastea. Lehenik eta behin, arazoak ikuspegi zabalago batetik ulertu ditzaten saiatzen naiz; izan ere, oinarrizkoa da ikuspuntua aldatzea “arazo” moduan agertu denari irtenbidea emateko. Garrantzitsua da eurengan duten konfiantza indartzea eta irizpide propioa osatzen laguntzea, emozio, pentsamendu eta jokabideak erregulatuz egoerari erantzun desberdin bat emateko gai izan daitezen.