Kontakizun Laburren VIII. Lehiaketa abiarazi dugu. Aurtengo edizioan, depresioa izango da aurkeztu beharreko idazlanen gai nagusia, nazioartean 322 milioi pertsonek eta Estatuko biztanleen %6,7k sufritzen duten buru nahasmendua.

Ekimen honen helburua da depresioa pairatzen dutenen sufrimendu psikikoa azaleratzea eta adieraztea, baita buruko osasun arazo horren inguruko imajinario kolektiboa zabaltzea ere. Izan ere, tristurarekin eta gogo faltarekin lotzen dute askok depresioa, arazoa hori baino askoz konplexuagoa eta sakonagoa denean.

‘Zure harremanik zailena’ lelopean, Agifesen kanpainak depresioa duen pertsonak bere nahasmenduarekin duen harreman konplexua deskribatzen du eta, horretarako, harreman afektibo gatazkatsuaren metafora baliatzen du. Gizarte sentsibilizazioaz gain, ekimenak depresioa duen pertsona laguntza eskatzera animatzea du helburu, baita laguntza hori elkartean bertan eskaini ere. 

Interesa duten guztiek euren kontakizunak info@agifes.org helbidera bidali ditzakete abenduaren 29ra arte. Elkarteko sentsibilizazio batzordea hiru lan onenak aukeratzeaz arduratuko da. Irabazleak 400 euro jasoko ditu, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100. Hiruek diploma bana ere jasoko dute.

Gainera, Agifesek euskal hizkuntzan idatzitako kontakizunak sustatzeko Euskarazko Kontakizun Onenari sari berezia emango dio: 100 euro eta diploma. Sari hori hiru finalisten artean euskarazko lanik ez baldin badago bakarrik emango da.